![Iaz BECen egin zen hezkuntzako oposizioetako lehen azterketaren irudia. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/475/672/article_main_landscape/hezkuntza-oposizioa.jpg)
EAEko Agintaritzaren Aldizkariak bihar argitaratuko du Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitzen duen agindua. Hurrengo egunean, asteazkenean, irekiko da oposizio horietarako eskaerak aurkezteko epea. Martxoaren 19ra arte egongo da zabalik.
Guztira 1.511 eskainiko dira eta oposizio-aldiak bi proba izango ditu, Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez. Horietako bakoitza bi zatitan egituratuko da eta proba bakoitza kanporatzailea izango da.
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegorako lehen proba ekainaren 21ean izango da, eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegorakoa, berriz, ekainaren 23an. Modu horretan, pertsona bat bi deialdietara aurkeztu ahal izango da, hala nahi badu.
Lehen proban aukeratutako iraskaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatu beharko dituzte aurkezten direnek eta gai bat idatziz garatu beharko dute, espezialitate bakoitzeko gai zerrendatik epaimahaiak ausaz hautatutakoen artetik aukeran. Bigarren zatian, proba praktikoa izango dute –hau ere idatziz–, hautagaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)