NAIZ

BM Bilbao atletismo taldeari harrera egin diote Udaletxean lortutako garaipenarengatik

BM Bilbao emakumezkoen atletismo taldeko kideek Estatu espainiarreko Kross Txapelketako kross luzeko nahiz kross laburreko modalitateetan garaipen bikoitza lortu dute eta Udaletxeko ordezkari politikoek harrera egin diete.

BM Bilbao atlestimo taldeko kideak Udaletxean. (@UdalBerri)
BM Bilbao atlestimo taldeko kideak Udaletxean. (@UdalBerri)

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotziarekin eta Udaletxeko beste alderdi politikoetako ordezkariekin batera, harrera eskaini egin diete eguerdian BM Bilbao emakumezkoen atletismo taldeko kideei. Izan ere, Santutxuko taldeko korrikalariek asteburu honetan Gijonen antolatutako Estatu espainiarreko Kross Txapelketako kross luzeko nahiz kross laburreko modalitateetan lortu duten garaipen bikoitzaren ondoren.

Udaletxean egindako omenaldian nabarmendu dutenez, lehenengo aldia da emakumezkoen talde batek aldi berean kross laburreko eta kross luzeko garaipenak lortu dituela. Horren harira, Aburto alkateak «bilbotar guztiok balentria horren aurrean sentitzen dugun harrotasuna» nabarmendu du, izan ere, garaipenez betetako ondoz ondoko sei urteren buruan, lorpen bikoitz horrek Estatu espainiarreko garai guztietako emakumezkoen talderik onena bihurtu du BM Bilbao taldea.

Era berean, Portugalgo Mira hirian duela hiru aste antolatutako Europako Kross Txapelketan BM Bilbao emakumezkoen taldeak zilarrezko domina irabazi zuela gogoratu du alkateak. Aburtoren esanetan «Bilboren izena harrotasunez eta, ahal izanez gero, podiumaren goiko alderaino eramaten jarraitzera» animatu ditu atleta gazteak.