6.050 izen-emate eta 5.240 emakume hasiera-lerroan. Lilatoiaz ari gara, Donostian lehiatzen den parekidetasunaren aldeko lasterketaz. ‘Itzaletik argira’ lelopean, bost kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek.
Urrutira doaz @Lilaton1 pic.twitter.com/SIIgR9r1ME
— gpetriati (@gpetriati) 4 de marzo de 2018
29. edizioa izan da aurtengoa, eta Lorea Ayala donostiarra izan da lehia bigarren mailan uzten duen lasterketako irabazlea. 18:07 behar izan du ibilbidea osatzeko, eta Marina Gonzalez taldekidea izan du atzetik helmugan (18:19). Podiuma Izaro Rubio bizkaitarrak osatu du (18:24).
Lasterketa abiatu aurretik euri-jasa batek harrapatu ditu bost kilometroak osatzeko prest ziren korrikalariak. Ondoren, baina, berotasuna izan dute, batez ere lasterketa ikustera bertaratu diren zaleen partetik.