![Garbiñe Aranburu eta Anna Gabriel, gaur Genevan. (LAB)](/media/asset_publics/resources/000/478/434/article_main_vertical/aranburu-gabriel.jpg)
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia buru zela, sindikatu abertzaleko ordezkaritza bat Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiarekin elkartu da gaur goizean Genevan. Bisitaren helburuetako bat Gabrieli «elkartasun eta babes osoa» helaraztea izan da, Aranburuk nabarmendu duenez.
«Kataluniako prozesuan ikusten ari gara errepresio politikoak han ere preso eta erbesteratu politikoak sortu dituela, Anna Gabrielen kasuan ikusten dugun moduan», adierazi du.
Horrekin batera, Kataluniako egoeraren berri lehen eskutik jaso nahi izan du LABek. Sindikatuak Kataluniako prozesuaren nondik norakoen berri izateko bertako hainbat eragilerekin dituen hartu-emanen baitan kokatu du bilera idazkari nagusiak.
Aranburuk nabarmendu duenez, «Euskal Herria eta Katalunia herri desberdinak dira eta errealitate ezberdinak» dituzten arren, bi herrialdeek badituzte antzekotasunak. «Alde batetik, erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo sozial bat eta, bestetik, aurrez aurre Estatu guztiz autoritario eta antidemokratikoa dugula, 155. artikuluaren aplikazioarekin ikusten ari garen moduan», azaldu du.
Katalunian gertatu denak Euskal Herrian «eragin zuzena» duela uste du Aranburuk. «Ondorioak atera behar ditugu, oztopoak gainditzeko eta Euskal Herrian antzeko ezaugarriak dituen prozesu bat martxan jartzeko», esan du Info7 Irratian egin dioten elkarrizketan.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)