NAIZ+

«Kalera bakea irabaztera», atxiloketen aurkako lehen erreakzioa sarean

Iluntzean izango dira dozenaka euskal herritan Guardia Zibilaren gaurko atxiloketak salatzeko mobilizazioak. Aurrez sarean erakutsi du jendeak bere kontrakotasuna, nagusiki #kalerabakeairabaztera traolari segika.

KALERA KALERA dinamikak sarean zabaldu duen kartela.
KALERA KALERA dinamikak sarean zabaldu duen kartela.

Belen Gonzalezi azaroan egin zitzaion azken agurra tarteko atxilotu ditu Guardia Zibilak Olatz Dañobeitia, Miren Zabaleta, Oihana Garmendia eta Antton Lopez. Operazioaren berri izan eta berehala KALERA KALERA dinamikak goian ikusgai duzuen afitxa zabaldu du sarean, #KaleraBakeaIrabaztera traolarekin batera. Berehala dozenaka herritarrek euren haserrea adierazi dute sarean.

Lehen erreakzioan Sortuk esan du ez duela «gezurrezko errelato baten inposiziorik onartuko» eta askok bide beretik jo dute euren lehen erantzunean.

Estatuak bere biolentzia baliatzen jarraitzen duenaren salaketa ere bai batzuk.

... eta testuinguruan kokatu dutenak erasoa. Azken ongietorrien inguruko kalapitak, Foro Sozialak presoen auzian eman daitekeen urrats berri baten iragarpena, Espainiari torturak aitor ditzan egin zaion interpelazioa...

Haserreari hitz jokoz erantzun dionik ere izan da:

...eta asteburuko Berri Txarraken kontzertu izugarriaren ostean talde honek 18/98 auziaren harira sortutako abestiaren hitzak gogoratu dituenik ere bai.

Euskal Herrian ez ezik, kanpoan ere izan du oihartzunik operazioak eta iritsi dira babes mezuak, katalanez Poble Lliuretik, adibidez:

Gurean salaketara batu dira, besteak beste, EH Bilduko Arnaldo Otegi eta Miren Larrion.

Atxilotuei babesa adierazteko baliatu du askok sarea:

Salaketa beste hamaika modutara ere iritsi da, Katakrak-en ezarri duten kartel hau adibide. Bertolt Brechten 'Komunismoari gorazarre' olerkiaren eguneratze honen bidez: