NAIZ
OIARTZUN

Gazte Akelarrea, borroka txikien topaleku eta pizgarri

Borroka txikien bidez pausoak ematea proposatu dute Ernai eta Aitzinakoek. Hala, sozialismoa eta independentismoarekin batera, feminismoarekin ere bat egin dute gazteek Oiartzunen ospatzen ari diren Gazte Akelarrean.

Kataluniako esperientziari buruzko hitzaldia. (@Belastegi)
Kataluniako esperientziari buruzko hitzaldia. (@Belastegi)

Eguerdian bertaratutako guztiek asanblada egin dute eta hitzaldietan jorratutako gaiak laburtu dituzte. Bertan, langileen borrokak aipatu dituzte eta txaloz hartu dituzte Gasteizko martxoak 3ko gatazketan zendu zirenen izenak, pentsiodunen borroka eurena egin dute, erraustegia edo AHT bezalako eraikuntzak salatu dituzte «Itoizko izpiritua» oraindik bizirik dagoera aldarrikatuz, martxoak 8ko emakumeen greba hasiera besterik ez dela esan dute eta herrialde Katalanaren ausardia babestu dute. Helburua, Estatu burujabe bat lortzea, «borroka guzti horien oinarria Parisen eta Madrilen daudelako».

Goiza, baina, ez da samurra izan Oiartzunen. Haizete eta euriteen ondorioz hainbat izan dira apurtuak esnatu diren kanpin-dendak. Kontuak kontu, egitarauarekin bere horretan jarraitzea erabaki dute gazteek, nahiz eta ekitaldi guztiak gune itxietara eraman dituzten.