Jon Ormazabal
BILBO

Atzelarien bidea egokitu zaio Aimar Olaizolari Buruz Burukoan

Buruz Buruko Txapelketa ostiral honetan hasiko da da Ataunen Albisu / Zabaletaren arteko lehiarekin eta finala maiatzaren 27an jokatuko da Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Buruz Buruko Txapelketan parte hartuko duten pilotariak, gaur Bilbon. (FOKU)
Buruz Buruko Txapelketan parte hartuko duten pilotariak, gaur Bilbon. (FOKU)

2018ko Buruz Buruko Txapelketak badu dagoeneko bere ibilbidea zehaztuta eta Bilbon egin berri den zozketaren ostean, atzelarien bidean jokatzea egokitu zaio bihar profesionaletan 20 urte egingo dituen Aimar Olaizolari. B adarrean final laurdenetan sartuko da goizuetarra eta aurretik Albisu / Zabaletak jokatuko dute eta Rezusta izango da finalerdietan zain izango duen pilotaria.

Hauxe da zozketak emandakoa:

A—> Elezkano / Arteaga—>Artola—>

B—>Albisu / Zabaleta—>Olaizola II—>Rezusta

C—>Retegi / Victor—>Altuna—>Urrutikoetxea

D—>Laso / Victor—>Ezkurdia—>Irribarria

Gainontzean, berrikuntza gutxi dakartza txapelketak. Iaz bezala, partidak jokatuko diren pilotaleku guztiak zehaztuta daude, baina materiala finalerdietatik aurrerako partidetarako dago aukeratua.

Promoziokoa

Promozio txapelketa ere aurkeztu dute gaur eta guztira hamar pilotarik hartuko dute parte, sei Asegarcekoak eta lau Aspekoak:

-Gorka / Erostarbe

-Dario / Bakaikoa

-Ugalde / Agirre–Erasunen arteko irabazlea

-P. Etxeberria / Peña II–Urretabizkaiaren arteko irabazlea