Garaipen sufritua lortu du Alavesek igande honetan Ipuruan, Eibarren etxean, neurketa okerreko hankarekin hasi eta garesti ordaindu duen taldearen aurka.
Laugarren minutua zen Guidettik gola egin duenean. Sobrinok egin du jokaldia, eta aurrelari suediarrak errematatu. Golaren osteko lehen minutuetan etxekoek kolpea jaso badute ere, protagonista bakarra izan du neurketak hortik aurrera.
Mendilibarrenek, baina, ez dute asmatu erasoan eta, ondorioz, datorren denboraldian Europan jokatzeko zituzten aukera apurrak baztertu beharrean izango dira armaginak; sei neurketa daramatzate jarraian hiru puntuak lortu ezinean.
Abelardoren mutilak, berriz, eroso aritu dira defentsa lanetan, eta etxekoek baloi irteeran izan dituzten huts egite guztiak aprobetxatzen ahalegindu dira.
Izan da balio gabe geratu den golik ere. Orellanak sartu du, 61. minutuan, baina falta egin duela eta baliorik gabe utzi du gola Undiano Mallenco epaileak. Gol aukera ugari izan ditu Eibarrek bigarren zatiaren azken aldean, baina ez dute batere asmatu. Alaves, aldiz, ez da gerturatu ere egin aurkariaren atera, baina Ipuruatik hiru puntuak poltsikoan sartuta itzuli da.
Neurketaren xehetasunak, NAIZen webgune berezian.