NAIZ
DONIBANE GARAZI

Emazte bat zendu da Donibane Garazin auto batek harrapatuta, eta bikote ohia atxilotu dute

Hogeita hamabi urteko emazte bat zendu da larunbat goizalde honetan Donibane Garazin. Paueko SDIS 64 egiturak emandako informazioaren arabera, auto batek harrapatuta hil da emaztea. Halaber, bere bikotekide ohia atxilotuta daukate 8.00etatik.

Loreak utzi dituzte harrapaketa gertatu den lekuan. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Loreak utzi dituzte harrapaketa gertatu den lekuan. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Larunbat goizaldeko 4.40etan jaso dute suhiltzaileek abisua. Nonbait, konorterik gabe zegoen emakumea, auto batek harrapatua izan ostean. Donibane Garaziko suhiltzaileak bertaratu dira ezbeharraren gunera.

Emakumea suspertzen ahalegindu dira suhiltzaileak, baina bertan zendu da 32 urteko emaztea, ezbeharraren gunera bertaratu den medikuak baieztatu duenez. Jendarmeriak ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko.

Gerora jakin da, heriotzarekin zerikusia duelakoan, gizon bat atxilotuta dagoela, bere bikotekide ohia hain zuzen. Prokuradoreak momentuz dioenez, baina, istripu bat izan da jazotakoa. Elkarrekin igaro dute gaua, eta etxera bidean edanda zela hartu du autoa hildakoaren bikotekide ohiak. Hainbat hedabideren arabera, honena zen 32 urteko emakumea harrapatu duen autoa.

Arratsaldean elkarretaratzea antolatu da eta 40 pertsona inguru egon dira. Kandela zuriak jarri dituzte hildakoa oroitzeko.