
EAJk ohar batean jakinarazi duenez, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea izango da jeltzaleek etzi Kanboko Nazioarteko Topaketara bidaliko duten ordezkaritzaren burua, «non ETAren disoluzioa antzeztuko den».
Harekin batera joango dira Joseba Aurrekoetxea Antolakuntza alorreko burua, Pako Arizmendi Ipar Buru Batzarreko presidentea eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria. Azken hau, EAJk azaldu duenez, gonbidatua izan da «gatazka konpontzeko aurreko ekitaldi eta bileretan parte hartu duelako, bere kasuan Lizarra-Garaziko elkarrizketetan».
EAJren zuzendaritzak joan zen ostiralean jaso zuen Kanboko ekitaldira joateko gonbidapen formala, eta ordezkaritza hori bidaltzea erabaki du, «topaketa hau ETAren historia beltza zuritzeko baino, talde honen desagerpen alde bakarrekoa, egiaztagarria eta behin betikoa egiaztatzeko baliatuko dela berme osoa jaso ondoren».
Alderdi jeltzalearen zuzendaritzak uste du, «Euskadiko lehen indar politikoa den heinean, Euskadiren historiaren orrialderik mingarrienetako bat ixteko egingo den ekitaldian izan behar duela, eta lekuko gisa egon beharra duela».

El nivel del mar en el Golfo de Bizkaia se ha elevado 8,43 centímetros en tres décadas
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

El fin de la globalización abre debates de calado en la izquierda
