Akordioa eta ezarritako murrizketak leheneratzea eskatu dute arratsaldean ehunka lagunek Iruñean. Hezkuntza sektoreak ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute bat «kalitateko eskola publikoaren alde» leloaren bueltan.
LABeko Alberto Goikoak eman ditu manifestazio hasieran gaur kalera eraman duten aldarriaren berri. Besteak beste, irakasle/ikasle ratioa murrizteko beharra azpimarratu du, eskola-orduen gutxitzea eta ordezkapenak berehala egiteko beharra. Gainera, baliabide ekonomiko gehiagoren beharra azpimarratu du Goikoak, «gutxieneko oinarri normalizatu eta egoki batetik abiatuko den kalitatezko hezkuntza» behar dela azpimarratu du, «hori da eskatzen duguna, bilatzen duguna, horretarako ari gara lanean eta orain gizarteari helarazten diogu; horren gainean jardun nahi dugu aurrerantzean».
Autobus geltoki zaharretik abiatu da manifestazioa 18.00tan eta Gaztelu plazan amaitu da. Deitzaile eta bat egin dutenen artean pankarta eta mezu ezberdinak izan dira.
Murrizketen aurkako manifestazioa Iruñean. Denon artean lortuko dugu irakaskuntzaren kalitatea bermatzea. Ituna orain!! pic.twitter.com/BqyZ9baeNg
— LAB irakasknafarroa (@LABirakasknafar) 2018(e)ko maiatzaren 5(a)
Entzun Solana, hobetu gure lana! pic.twitter.com/EZtJL01twV
— ELA Hezkuntza (@ELAhezkuntza) 2018(e)ko maiatzaren 5(a)
Hoy nos hemos manifestado para reivindicar un acuerdo por parte de los sindicatos con el gobierno ya. ¡Por una educación pública, feminista y de calidad!
— Eraldatu - Estudiantes en Movimiento (@ERALDATU) 2018(e)ko maiatzaren 5(a)
En @estudiantesem lo tenemos claro: Ya no hay excusas,#AhoraEducacionPublica pic.twitter.com/uVOrRGgjrW