![Euskoa. (Isabelle Miquelestorena)](/media/asset_publics/resources/000/497/198/article_main_landscape/gar_eusko_imiquelestorena.jpg)
Baionako Herriko Etxeak euskoa erabiltzea gaitzetsi eta salaketa bat jarri zuen Prefetak urte hasieran, baina martxoan, Baionako Udalak Euskal Moneta elkartearekin zuen hitzarmena legala zela ebatzi zuen Paueko auzitegiak. Apirilaren 14an errekurtso bat jarri zuen prefetak Paueko epaitegiak hartutako erabakiaren kontra eta auzia Bordeleko Dei auzitegira igaro zen.
Maiatzaren 4ean Bordeleko auzitegiak ebatsi zuen epai bat eman bitartean Baionako Herriko Etxea eta Euskal Monetaren arteko hitzarmena geldiaraztea, eta orain, Baionako Udalak hitzarmena etetearen kontra joko du Estatu Kontseilura.
100.000 euro
Epaitegietatik at, Eusko numerikoa ahalik eta eremu gehienetan erabili ahal izateko dinamikak aurrera jarraitzen du eta fronte desberdinak irekiak ditu. Une honetan pisu gehien duen afera epaitegietan aurkitzen den arren, auzitegietakoa ez da inondik-inora Euskal Moneta elkarteak esku artean duen lan esparru bakarra.
Eusko proiektua finantzatzeko dirua behar du Eusko Moneta elkarteak eta diru apur bat irabazteko asmoarekin Frantzia mailako lehiaketa batean parte hartu berri du. Estatu frantseseko 420 elkarte desberdin aurkeztu ziren lehiaketara. Haietako bakoitzak bere egitasmoa aurkeztu eta ahalik eta boto gehien eskuratu behar zituen. Guztira, 139.860 pertsonek bozkatu zuten, baina boto gehien jaso zituen proiektua (2.716 boz) Euskal Monetarena izan zen eta horri esker 100.000 euro irabazi zituen.
Maiatzaren 12an jaso zuten lehiaketa irabazi zutenaren albistea, hain justu, Uztaritzen Euskal monetaren biltzar nagusia ospatzen ari ziren egun berean.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)