EH Bilduk jakinarazi duenez, herrialdeetako eta hiriburuetako hautagaiak aurkezteko epea amaituta, bina hautagai aurkeztu dira, bai Bizkaiko Batzar Nagusietarako baita Biloko Udalerako ere.
Bizkaiko zerrendaburu izateko Arantza Urkaregi eta Beatriz Ilardia lehiatuko dira, eta Udalerako, berriz, Jone Goirizelaia eta Joana Marcoartu.
Orain, lau eguneko epea irekiko da, ekainaren 4tik 7ra, eztabaida prozesua gauzatzeko eta lau hautagaiek euren hautagaitzaren aldeko kanpaina egin ahal izango dute. EH Bilduk ere bere euskarri digitalak eta analogikoak erabiliko ditu hautagaiak ezagutzera emateko.
Ondoren ekainaren 8tik 10era hautagaitza aukeratzeko bozketa telematikoa egiteko aukera irekiko da EH Bilduren erroldan izena emanda daudenentzat. Errolda horretan izena emanda izatea ezinbestekoa izango da bozkatu ahal izateko.
EH Bildutik bilkide eta jarraitzaile guztiak animatu ditu bozketan parte hartzera «hautagaitza guztiak indartzeko».
Arantza Urkaregi Matematikan doktorea da, EHUko irakaslea. Egun batzarkidea da Bizkaian.
Beatriz Ilardia Zuzenbidean lizentziaduna da, abokatua eta zinegotzia Galdakaoko Udalean.
Jone Goirizelaia ere Zuzenbidean lizentziaduna da, abokatua eta EH Bilduren legebiltzarkidea Gasteizko Parlamentuan.
Joana Marcoartu bilbotarra Ingeles Filologian lizentziaduna da. Administrari gisa lan egiten du Gasteizko Udalean.