NAIZ+

Herritarren haserrea Altsasuko gazteen aurkako ebazpena ezagutu orduko

Kalean mobilizazioak izango dira hurrengo orduetan Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteak 13 urte arteko espetxearekin zigortzea erabaki ostean, lehen kolpean sarean azaldu dute euskal herritarrek euren haserrea.

«Altsasukoak aske», sarean zabaldutako irudietako bat. @DaniBasurde
«Altsasukoak aske», sarean zabaldutako irudietako bat. @DaniBasurde

'Altsasu', #AltsasukoakAske eta 'Alsasua' hitzak joera nagusi bilakatu dira Twitterren zigor epaia ezagutu orduko; lehen biak Euskal Herrian bereziki, baina baita Bartzelonan ere, adibidez; bigarrena Espainiako Estatuko joera nagusietan sartu da berehala.

Mezu ia denak, lehen kolpean behintzat, Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia salatu eta Altsasuko gazte eta gurasoei elkartasuna adierazteko izan dira.

Pedro Sanchezek Mariano Rajoyren lekua hartu eta gutxira jakinarazi da ebazpena eta askok gogoratu dute Espainian presidentea aldatu arren Estatuak lehengoa izaten jarraitzen duela:

Kazetari askok albistea lantzeaz gain euren haserrea sarean zabaltzeko baliatu dute, gehiegikeria salatuz eta antzeko beste kasu batzuetan Espainiako epaileek hartutako erabaki arrunt ezberdinak nabarmenduz:

Espainiako Estatuaren izaera, Guardia Zibila eta honen zigorgabetasuna...

Euskal Herrian ez ezik Katalunian ere asko izan dira epaia ezagutu orduko euren haserrea adierazi dutenak:

«Inpotentzia» eta guraso eta zigortuei elkartasun mezuak:

'Entzun Altsasu' eta Altsasuko Gurasoek arratsalderako deialdia zabaldu dute berehala, lehen irakurketa egiteko deia Iruñean (17.00) eta kontzentrazioa iluntzean Altsasun (20.00).