NAIZ+

Echevarria behar zuen, 8,83ko jauzi ikusgarria

Harritu ditu batekoak eta bestekoak Juan Miguel Echevarria izeneko kubatarrak. Luzera jauzian 8,83ko marka itzela egin eta gero. 1995etik egin den jauzirik luzeena da 19 urteko kubatarrarena. Pista bera motz geratu zitzaion bideoan ikus daitekeenez.

Ez da errekorren zerrendara batuko haizeak 2.1m/s -ko abiadura zuelako, legezko 2ko muga baino 0.1 m/s gehiago. Hala ere, luzaroan gogoratzekoa izango da abizen euskalduneko atleta handi honek Stocholmen igandean egin zuen jauzia.