![‘Aquarius’en zihoazen hainbat errefuxiatu, Valentzian lehorreratzen. (SOS MEDITERRANEE)](/media/asset_publics/resources/000/508/169/article_main_landscape/aquarius_4.jpg)
Bart gauean iritsi dira EAEra ‘Aquarius’ ontzitik datozen lehen errefuxiatuak. Zortzi dira eta Bilbo, Gasteiz eta Tolosako hainbat etxebizitzatan eman diete ostatu, Josu Erkoreka Lakuako Gobernuko bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko agerraldian jakinarazi duenez.
Erkorekak azaldu duenez, CEAR-Euskadi erakundearen laguntzarekin arduratzen da Lakua errefuxiatu hauetaz, eta espainiar Gobernuarekin «erabat koordinatuta».
Etorkinak osasunez ondo daudela esan du.
«Euskadi herri txiki bat da, ahalmen mugatuak dituena, baina erabakita daukagu eta konprometituta gaude egoera larrian iritsi diren pertsona horiei lagundu behar diegula», nabarmendu du bozeramaileak.
‘Aquarius’ itsasontziak Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 629 errefuxiatu zeramatzan, eta Italiako Barne ministro Matteo Salvinik ez zion baimenik eman bere herrialdean lehorreratzeko.
Valentzian lehorreratu zen
Horren ondorioz, Pedro Sanchez espainiar presidente berriak ontzia Valentzian porturatuko zela iragarri zuen.
Hego Euskal Herriko erakundeak, Lakua eta Nafarroako gobernuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, besteak beste, ‘Aquarius’eko etorkinak hartzeko borondatea agertu zuten.
Joan zen ekainaren 17an lehorreratu zen itsasontzia Valentzian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)