GARA
NUAKXOT

Afrikar agintarien agendan ez da ageri gazteriaren exodoa

AB Afrikar Batasunak gailurra egingo du bihar eta etzi Nuakxot Mauritaniako hiriburuan, ustelkeria eta gatazkak aztertzeko asmoarekin, agenda ofizialean ageri diren gaien arabera. Ez da ageri Afrikako gazteria azken bolada honetan egiten ari den exodo tragikoa, kontinenteak era duinean bizitzeko aukerarik ez diela eskaintzen nabarmentzen duena. Afrikako berrogeiren bat estatuburu eta Emmanuel Macron presidente frantsesa izango dira bertan.

Ustelkeria Afrikako agintarien gailur guztietan aztertu beharreko gaia da, eta bihar Mauritaniako hiriburuan hastekoa den ekitaldian ere hala izango da.

Estatuburuak elkartu aurretik, herrialde ezberdinetako goi karguak eta ministroak bildu dira, agintariei bidea prestatzeko. Moussa Faki Mahamat Afrikar Batasuneko Batzordeko presidenteak atzo eskainitako datuen arabera, kontinenteak urtean 50.000 milioi dolar galtzen ditu ustelkeriaren eraginez, herrialde guztien garapena ahalbidetuko lukeen kopurua, Mahamatek esan duenez.

Dirutza horrek ez du arazorik izaten Afrika atzean uzteko, bertatik ateratzeko, baina Europara iritsi nahian iparraldeko herrialdeetan pilatzen diren ume eta gazteek ezin dute irten. Hala ere, Europako agintarien agendan sekulako pisua duen gaia ez dute aipatu ere egiten Nuakxoteko gailurreko gai zerrendan.

Mauritaniako hiriburuko hotelak lepo daude, gailurraren eraginez, eta parte-hartzaileek biltzar jauregi dotorea eta errepide berriak ezagutzeko aukera izango dute.

Agintarien interesak

Agintari bakoitzak bere interesak defendituko ditu Nuakxoten, hedabideei esandakoaren arabera. Paul Kagame Ruandako estatuburua da Afrikar Batasuneko presidentea. Aurreratu duenez, Louise Mushikiwabo ruandar Atzerri ministroa OIF Frankofoniaren Nazioarteko Erakundeko burua izan dadin laguntza bilatuko du egunotan. OIF erakundearen bilera urrian egitekoa da.

Parisko agintariak bat datoz Kagameren proposamenarekin, modu horretan Afrikara itzuliko baita frantsesez egiten duten herrialdeen erakundea. Gaur egun Michaelle Jean haitiar jatorriko kanadarra da OIFeko idazkari nagusia.

Gatazkek ere beren protagonismoa izango dute gailurrean. Mendebaldeko Saharak jasan duen Marokoren okupazioa aztergai izango da Nuakxoten.

Baita Hego Sudango tragedia amaiezina ere. Badirudi azken egunotan itxaropena piztu dela eta adituek ez dutela baztertzen Salva Niir Mayardit presidentearen eta Riek Machar presidenteorde ohiaren artean nolabaiteko ituna adostea. Su-etena, bederen, iritsi da.

Hego Sudango gatazka

Aste honetan bertan Hego Sudango bi agintariek dokumentu bat sinatu dute. Bertan esplikatzen denez, bi aldeek armak isilik edukitzeko eta indar armatuak kuarteletara itzularazteko konpromisoa hartu zuten. Gainera, hiru presidenteordetza eratuko lirateke herrialdean, bakoitza bere hiriburu propioarekin, eta petrolioa lurpetik ateratzen hasiko lirateke, Sudango Armadak zaintza lanak egiten dituen bitartean.

Agendan ageri diren puntuen artean itxaropentsuena, hedabideen arabera, Merkataritza Askearen Elkarteari dagokiona da. Kigali Ruandako hiriburuan martxoaren 21ean abian jarritako proiektuarekin bat egin dute berrogei estatuburuk. 1.200 milioi kontsumitzaile dituen merkatua izango litzateke eta Ismail Ould Cheikh Ahmed Mauritaniako kantzilerraren ustez, ekonomiak gora egitea eragingo du.

 

La ONU prorroga su misión de cascos azules en Mali

La ONU decidió extender por un año más el mandato de su misión de cascos azules en Mali, con más de 15.000 efectivos militares y policiales. La renovación del mandato fue aprobada el jueves por unanimidad por el Consejo de Seguridad de la ONU, que en su resolución insistió en la necesidad de apoyar el acuerdo de paz firmado en 2015 entre el Gobierno maliense y los grupos rebeldes del norte del país. El texto acoge con beneplácito el anuncio de las elecciones que tendrán lugar este año y el siguiente, pero también expresa su «profunda frustración» por que se haya estancado el proceso político surgido del acuerdo de 2015. El consejo confirma que la misión, conocida por sus siglas de MINUSMA, seguirá dotada de 13.289 efectivos militares y 1.920 policiales. Esta misión, establecida en 2013, es una de las más peligrosas que mantiene la ONU por los continuos ataques de los grupos armados. Hasta marzo pasado, 99 de sus efectivos perdieron la vida y 358 resultaron heridos. Ayer mismo se registraron seis fallecidos. GARA