NAIZ
BEIZAMA

85 urteko gizon bat hil da Beizaman, auto istripuan

85 urteko gizon bat hil da bart Beizaman, gidatzen zihoan autoa errepidetik atera eta ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu ostean. Larri zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera, eta bertan zendu da.

00.30ak aldera gertatu da istripua, GI-3730 errepidean, Beizama parean. Auto bat errepidetik atera eta ibilgailuan harrapatuta geratu da 85 urteko gidaria.

Oraino bizirik zela atera dute suhiltzaileek, eta larri zaurituta Donostia Ospitalera eraman dute. Bertan zendu da 85 urteko gizona, EiTBren arabera.