Bere hirugarren etapa osatu du igande honetan ‘Orain presoak’ bizikleta martxak. Donostian eman dituzte lehen pedalkadak parte hartzaileek, 9.30ean Zuloaga plazatik abiatu direnean. Etaparen lehen zatian, Gipuzkoako hiriburua atzean utzi eta Tolosaldea eta Goierriko herriak zeharkatu dituzte erritmo lasaian eta eguraldia lagun. Arazoak arazo, Ordiziara heldu dira txirrindulariak.
♂️ 3. Etapa Baiona ➡️ Donostia - #Altsasu #OrainPresoak
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 22 de julio de 2018
Arazoak - Arazo beti aurrera. Gaur eguraldia lagun hurrengo helmuga Ordizia bertan Bazkaldu eta Altsasura pic.twitter.com/dpIBMAEIbu
Atzo Errenterian egin moduan, festa giroan murgilduta harrapatu dute parte hartzaileek Ordizia. Hala, Donostiatik abiatutako zein bidean gehitu direnekin pelotoi jendetsua osatu dute; guztiek izan dute ordiziarrek prestatutako bazkariaz gozatzeko aukera.
Ordizian bazkaltzen #OrainPresoak pic.twitter.com/j5O42wx8KS
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 22 de julio de 2018
Txalo zaparrada batekin agurtu dituzte martxako parte hartzaileak Ordizian eta hauek Altsasu aldera abiatu dira. Bidean, Zegaman, geldialditxoa egin dute eta bakoitzak bere erritmoan igo du Oltzarteko portua, gainean guztiak elkartu badira ere.
Otzaurte ♂️ 3. Etapa Baiona ➡️ Donostia - #Altsasu #OrainPresoak pic.twitter.com/h5pbPaLhLS
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 22 de julio de 2018
18.30ean heldu da tropela Altsasura. Herritarren harrera bero baten ostean Inaxio Oiartzabal Sareko kideak herritarrei eta parte hartzaileei eskerrak eman eta Altsasuko herriari herri aktibazioan eredu izana goraipatu die.
Martxako parte hartzaile guztiak oholtzan, Altsasuko gazteen aldeko abestia abestu dute guztien artean. Etapa amaiera guztietan egin duten legez, suziriarekin agurtu dira eta aisialdirako tartea zabaldu dute.
Altsasu #OrainPresoak https://t.co/22WbrA70mP
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 22 de julio de 2018