Nizako atentatuak eta eraso horren osteko segurtasun sukarrak zeharo baldintzatu zituzten aurreko bi urteetako Baionako bestak. Aurtengoan, ordea, Herriko Etxeak ezarritako ordainketa sistemak markatuko ditu, dudarik gabe, gaur gauean abiatuko diren ospakizunak.
Ondoko bost egunetan luzatuko diren besten irekiera ofiziala 22.00etan izango da. Ordu horretarako zuri-gorriz jantzitako herritarrak Askatasunaren plazaz jabetuko dira eta begirada guztiak Herriko Etxeko balkoian jarriko dira.
Ohikoa denez, aurten ere, beraien jarduerari esker hiriko izena gorenera eraman duten hainbat elkarte goraipatuko dituzte. Iaz Baionako Kirol Elkarteko ASB errugbi talde femeninoa omendu bazuten, gaur elkarteak bere osotasunean jasoko du herritarren gorazarrea, taldeak 100 urte beteko baititu aurten. Errugbilarien ondoan Santizpiritu auzoko Libreplume kultur elkarteko kideak izanen dira udal balkoian, baita negu gorrian kalean bizi diren herritarrei janari beroa banatzen dien Table du Soir zerbitzuko boluntarioak ere.
Futbolaren sukarra
Segurtasun sukarra baino, Munduko Futbol Txapelketari loturiko biharamuna nagusitu da, aurten, Baionako besten atarian. Hori dela eta, hedabide nagusiek kanpaina handia egin dute gaur gauean frantziar futbol selekzioko entrenatzailea, Didier Deschamps kirolari handia, balkoian izateko. Azkenik, hirian hazitako jokalari ohi eta entrenatzaile famatuak gonbidapenari ezetza eman dio. Hori jakin ostean, futboleko beste izarraren bat «azken unean» Baionan ager daitekeela dioen zurrumurrua zabaldu dute hedabideek.
Hiriko giltzak
Lapurdiko hiriburuko Baiona Txikia, Baiona Handia eta Santizpiritu hiru auzo nagusiak ordezkatzen dituzten hiru giltzak jaurti aitzin, 20.00etan, beste alternatiboen irekiera izanen da, Baiona Txikian.
Izan ere, bestak ofizialki abiatu baino lehen ekimen ugari izanen dira gaur egun osoan zehar. Biarritz eta Baiona lotuko ditu goizean Bestazaleen Lasterketak, eta, eguerdi aldera, Merkatuaren plazan antolatzen duten Munduko Piper Moleta Txapelketaren irabazlearen izena ezagutuko dugu. Arratsaldean ur kirolak izanen dira ibaian, eta, iluntzean, euskal pilota Mailharro trinketean.
Bestetan jantzi beharreko eskumuturrekoen banaketa aurrera doa
Aurten lehen aldikoz besten eremua itxiko dute Baionako bestetan. Lehenengo bi egunetan ez da aldaketarik sumatuko hirian. Alta, ostiral goizetik igande gauera bitartean, bestazale orok Baionako Udalak ezarritako hamar sarreretako bat baliatu beharko du hirian sartzeko zein bertatik ateratzeko. Puntu horietan guztietan aipatu hiru egunetan bestetan parte hartzeko beharrezkoa izanen den eskumuturrekoa erosteko aukera izanen dute bisitariek, zortzi euroren truke. Are, puntu horietan kutxak zabalik dira gaurdanik aurretiko salmenta azkartzeko. Turismo bulegoetan, bestetako kanpinean eta Keolis banaketa zerbitzuan ere erosi ahal izango da eskumuturreko hori.
Baionarrek edota hirian lan egiten dutenek ez dute ordaindu beharko. Hori bai, Herriko Etxera hurbildu beharko dute, bihar beranduenez. Erroldatze ziurtagiria erakutsi eta eskumuturrekoa jasoko dute. M.U.
En caso de agresión sexista, el Ayuntamiento será parte civil
El alcalde, Jean-René Etchegaray, dejó caer la idea, ya el año pasado, en el curso de una declaración ante la prensa en la que, una vez más, tuvo a Iruñea, la ciudad en que se inspiran las fiestas de Baiona, como referente. En vísperas del arranque de fiestas, el Consistorio confirmaba que se personará como parte civil en caso de agresión sexista, tal como han venido demandando los colectivos feministas.
Al tiempo, el Ayuntamiento ha reeditado el dispositivo de prevención de la violencia sexista. Así, además de desarrollar la preceptiva campaña municipal, mantendrá su apoyo a los colectivos feministas y asociaciones locales que gestionan el servicio de escucha y prevención de la violencia sexista denominado «Maina», en Roland-Barthes. M.U.