NAIZ
DONOSTIA

Donostiako Santa Maria kaleko etxebizitza okupatua desalojatu dute udaltzainek

Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian okupatu zuten etxebizitza bat desalojatu du Udaltzaingoak gaur goizean. Bertan zeuden lagunak identifikatu eta bost minutu eman dizkiete kalera ateratzeko. Hotel bat eraiki nahi dute bertan.

Ertzainak Kale Nagusian izan dira udaltzainek okupatutako etxebizitza hustu duten bitartean.
Ertzainak Kale Nagusian izan dira udaltzainek okupatutako etxebizitza hustu duten bitartean.

Donostiako Kale Nagusian, Santa Maria elizaren parean dagoen eraikin bat okupatu zuten hainbat lagunek, bertan hotel bat eraiki nahi dutela salatzeko.

Gaur goizean, 6.50 aldera, Udaltzaingoa bertara joan da eta etxebizitzan zeuden guztiak identifikatu ditu. Bost minutu eman dizkiete beren gauzak bildu eta kalera ateratzeko. Sare sozialetan salatu dutenez, udaltzainak kolpeka sartu dira eta «bortxaz» desalojatu dituzte bertan zeudenak.

Udaltzainek okupak kaleratzen zituzten bitartean, Ertzaintzak kanpoan izan dira haiek babesten.

Hotel + ez taldeak manifestazioa deitu du gaur 20.00etarako, Konstituzio plazatik abiatuta, desalojoa salatzeko.