NAIZ
DONOSTIA

Jesus Mari Lopez presoa aske geratu da, 20 urteko espetxealdiaren ondoren

Jesus Mari Lopez preso donostiarra aske geratu da gaur goizean, Ocaña IIko kartzelatik. Hogei urte egin ditu kartzelan.

Jesus Mari Lopez, senide eta lagunekin, Ocañatik atera ondoren.
Jesus Mari Lopez, senide eta lagunekin, Ocañatik atera ondoren.

Txuma Lopez Intxaurrondoko presoa gaur goizean atera da Ocaña II espetxetik. Han zituen zain senide eta lagunak, lehen harrera egiteko.

Lopezek 1992an ihes egin zuen Euskal Herritik. 1998an Mexikotik espainiaratu egin zuten, eta azken hogei urteotan espetxean egon da.