NAIZ
EIBAR

Eibarrek Sergio Alvarez erdilaria fitxatu du datozen lau denboraldietarako

Eibarrek Sergio Alvarez erdilaria fitxatu du datozen lau denboraldietarako. Sporting de Gijonetik dator jokalaria.

Sergio Alvarez, Eibarreko jokalari berria. (@SDEibar)
Sergio Alvarez, Eibarreko jokalari berria. (@SDEibar)

Eibarrek gaur iragarri du Sergio Alvarez erdilaria fitxatu duela datozen lau denboraldietarako. Sporting Gijon taldetik datorren jokalariaren ezaugarri nagusiak «jokoa ondo irakurtzea» eta «baloiarekin trebea» izatea dira, talde eibartarrak jakinarazi duenez.

«Lehen Mailan 78 neurketa jokatu ditu, eta Bigarren Mailan 100, guztiak Sportingekin. Jokoa ondo irakurtzen duen erdilaria da, baloiarekin trebea, atzeko lerroari ondo laguntzen diona eta taktikoki azkarra», azaldu du taldeak ohar batean.

Avileseko jokalariak 26 urte ditu eta 2009-2010 denboraldian egin zuen debuta Sportingekin. Taldeko kapitainetako bat izatera ere heldu zen. Alvarezek ostegun honetan bertan hasiko du denboraldi-aurrea Eibarrekin.