Donostiako Bulebarrean elkarretaratzea egin ondoren, manifestazio jendetsua egin dute Alde Zaharrean barrena.
«Eraso sexistarik ez. Erasotzaileak kanpora» pankarta joan da mugimendu feministak eta Donostiako Piratek deitutako mobilizazioaren buruan.
Udalean ordezkaritza daukaten talde politiko guztiek bat egin dute deialdiarekin eta, besteak beste, Eneko Goia alkateak ere hartu du parte elkarretaratzean.
Udaltzainak adingabeko batek salatutako bortxaketa ikertzen ari diren bitartean, erasoarekin lotura dutelakoan atxilotuta dauden bi gazteak –hiru atzeman dituzte, baina bat aske utzi dute goizean– Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dituzte.
Udaleko iturrien arabera, Zurriolako hondartza inguruan gertatu da erasoa.
Mobilizazioarekin bortxaketa hau eta aurreko egunetan izan diren beste erasoak ere salatu nahi izan dituzte.