Larunbatean, beste urte batez, plastiko beltz, irain eta oihu artean desfilatu behar izan zuen Hondarribiko Jaizkibel konpainiak. Azken urteotako tentsiorik handiena bizi izan zuen emakume zein gizonak soldadu gisa onartzen dituen konpainia bakarrak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskariei entzungor eginez, aurten usadio bihurtu den plastiko beltzaz gainera, txistu hotsekin hartu zuten Jaizkibel konpainia herriko kale Nagusian. Plastikoaz gain, "Betiko alardea" zioten kartelak banatu zituzten desfilea hasi baino lehen eta horiek gogoz astindu zituzten Jaizkibelen etorrerarekin. Handia izan zen tentsioa, Jaizkibel konpainiaren desfilea ikusi nahi zutenen eta haren kontrako protesta egin zutenen artean.
Azalean bizitakoa adierazteko bide ere izan dira sare sozialak. Horrela, Jaizkibelen desfilatu zuten zenbaitek Twitterren askatu zuten barruko korapiloa. Tartean zen, adibidez, Fermin Muguruza abeslaria.
Hau bai Konpainia ederra. Goazen@jaizkibel6 , goazen!#nierejaizkibelekin #KoloreBizia
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) 2018(e)ko irailaren 8(a)
Beltza zoragarria da, ez plastikozko zabor poltsa. @Black_Is_Beltza #BlackIsBeautiful pic.twitter.com/l5nLKIc08k
Horrelakoak ikusi behar izan ditugu gaur...#nierejaizkibelekin pic.twitter.com/kbbellqDGD
— Garazi Arrozpide (@Garaaazi) 2018(e)ko irailaren 8(a)
Aurten txilibitua utzi ta nire izeba Mertxekin lehen aldiz partxea jotzen! Bera ta beste gutxi batzuei esker gaur askoz gehiago gara! Gora emakumeak alardean! #nierejaizkibelekin pic.twitter.com/5NQq2LYbCn
— Alba Fatuarte (@albafatu) 2018(e)ko irailaren 8(a)
Jaizkibel babestera hurbildu ziren asko zur eta lur gelditu ziren kostaldeko herrian bizitako espektakuluarekin eta hala aitortu zuten sarean, egunean zehar jasotako bideo eta irudiekin.
Plastiko guztiak ez dira berdinak udaltzainentzat! Pankarta kenduta ere ez dute Jaizkibelen oihua ixilaraziko! Aupa zuek! #nierejaizkibelekin pic.twitter.com/8uu1mA9Uf9
— Ane Etxeberria (@etxebe_2) 2018(e)ko irailaren 8(a)
#nierejaizkibelekin Hondarribiko taberna eta komertzio guztietan ikusten dut " Jaietan ere indarkeriarikEz" eta nere buruari galdetzen diot...Gaur goizean Jaizkibel konpainiak bizitakoa zer da? pic.twitter.com/OkX58Rgr5W
— Igor Eizagirre (@IgorEizagirre) 2018(e)ko irailaren 8(a)
Gaurko oharra ezberdin pentsatzen duzuen horientzat da: atzokoa lotsagarria iruditu ez bazitzaizuen, arazo handi bat duzue. Gora Jaizkibel!!!! #NiEreJaizkibelekin #Bizikidetza #Errespetua #JAIA #POZA @Jaizkibel6
— Irati_Am_Ir (@Ir_Am_Ir) 2018(e)ko irailaren 9(a)
Alardearen irudi eta bideoak azkar zabaldu ziren larunbat goizean sarean, eta herritar askoren haserrea eragin du asteburu osoan zehar. #Nierejaizkibelekin traolak bildu ditu kexa horietako asko.
Hondarribira ezin joanda, ez zait mina barruan kabitzen irudiak ikusita. Noiz arte inpunitate nazkagarri hau? Noiz arte ordezkari politikoen axaleko hitzak, boto emaileak zaintzeko? Apartheid bat da hau. #NiereJaizkibelekin #Emakumeakalardean #gorazuek @Jaizkibel6
— Itzea Urkizu Arsuaga (@itzeaitzea) 2018(e)ko irailaren 8(a)
#NiereJaizkibelekin #KasuIkastolaKexu #OrainPresoak
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) 2018(e)ko irailaren 8(a)
Maite dugu gure herria
Ta askatasun eguzkia!
Itzal egiten digu horrek
Baina
Baina kantua dugu alaia!
Plastiko beltzen atzekoek euren buruari ukatzen diote alardean partea hartzea emakumeak direlako, eta beste edozein emakumeri ere bai. Gainera,
— leire narbaiza arizmendi (@txargain) 2018(e)ko irailaren 8(a)
euren burua zabor poltsetan batuta, errefusa direla adierazten dute, hala sinestarazi dietelako. Tamalgarria! #nierejaizkibelekin
Berandu bada ere nire mespretxurik handiena bidasoaldeko "fundamentalista" guztiei, auzolotsa eragiten duzue, eta besarkadarik handiena Jaizkibel konpainiako EMAKUME eta gizonei. Gora zuek!#EmakumeakAlardean#NiEreJaizkibelekin pic.twitter.com/XVTgPx4tIJ
— Malcolm iXa (@ideiazabaldu) 2018(e)ko irailaren 9(a)
Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago. #nierejaizkibelekin
— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) 2018(e)ko irailaren 9(a)
(argazkia: @berria) pic.twitter.com/2VQRiklWdr
Historialariek @eajpnv eta PSE-EE @socialistavasco.k Alardearen auziaz duten ardura lotsagarriaz idatziko dute etorkizunean #NiEreJaizkibelekin
— Ander Usabiaga (@AnderGurusa) 2018(e)ko irailaren 8(a)
Erre zenituzten sorginen
— jon garmendia (@txuriya) 2018(e)ko irailaren 8(a)
oinordeak gara gu
erre zenituzten sorginen
erratzak guk dauzkagu
erre zenituzten sorginen
arima ez da galdu
erre zenituzten sorginen
irrifarra gara gu
sasien gainean
oihu eta irrintzi
lainoen azpian
aske nahi dugu bizi.#NiEreJaizkibelekin pic.twitter.com/LMcBpzgTeM
Vox alderdia, tradizioen defentsan
Vox alderdi ultraeskuindarra ere mintzatu da Hondarribiako alardeaz, harentzat baina Jaizkibel konpainia «gure tradizioak nola bizi behar ditugun dion inposizio politikoa da».
La compañía mixta Jaizkibel es una imposición política, nos dicen hasta cómo celebrar nuestras tradiciones.
— VOX Guipúzcoa (@vox_guipuzcoa) 2018(e)ko irailaren 9(a)
Basta de imposiciones.
El alarde histórico es con Paisanos Armados acompañando a la Virgen de Guadalupe.#BetikoAlardea #VoxÚnicaOposición https://t.co/AmKXzNBv0t
Bere hitzek, noski, zeresana eragin dute sarean.
El alarde “tradicional”, apoyado por Vox, todo dicho
— porrón (@bibaelvino) 2018(e)ko irailaren 9(a)
Batzutan nahikoa dela jakitea nork zer defendatzen duen jakiteko non posizionatu. Hori omen zion Leonard Cohenek. Ba horregatik ere #nierejaizkibelekin https://t.co/DovjG8VT1V
— Eñaut Gracia (@Sindikal_ero) 2018(e)ko irailaren 9(a)
Donostiako Kontxatik opari berezia
Alardearen biharamunean jaiak segida izan zuen Hondarribian herriko gizonezko arraunlariek Kontxako bandera etxeratu ostean. Jaizkibeleko kideek ordea, eskaintza berezia jaso zuten Kontxan ere garaile izan ziren San Juandarren eskutik. Esker onez hartu zuen Jaizkibeleko kideek eskaintza berezi hau.
— Garikoitz Lekuona (@Garileku) 2018(e)ko irailaren 9(a)