NAIZ+

Berango eta bertan garatu duten hiri eredua western doinuz

Tosu Betirakok hurrengo bi astetarako hainbat ekimen antolatu ditue «Porlan azpiko lurra irauliz» izenburupean eta gaurko lehen hitzaldia iragartzeko western erako abesti eta bideo hau kaleratu dituzte asteburuan. Berangon garatutako hiri ereduari kritika zorrotza dakar ikusentzunezkoak. 

BERANGO WESTERN TOSU BETIRAKO 180910
BERANGO WESTERN TOSU BETIRAKO 180910

Garatutako herri ereduari egiten dioten kritika du ardatz western eran egindako abestiak. «Brango porlana western» izenburuarekin zabaldu dute gaur iluntzerako antolatu duten hitzaldia promozionatzeko bideoa. Irailaren 23 bitarte «Porlan azpiko lurra irauliz» lelopean garatuko diren jardunaldietako lehen ekimena da gaurkoa, 'Egunon... Gabon Berango, lotarako herriak' izenburudun hitzaldia eskainiko dute Iñigo Galdeano arkitektoak eta Maite Mentxaka berangarrak (19.00etan Nebarrebak tabernan).

Zelai zabalen faltan, Berangon zehar dabil batetik bestera bideoko 'cowboy'-a abestiak bertan garatutako herri ereduaren aurka egiten duen bitartean: «Berango/kaleak hutsik daude/Berango/txalet ta bakardade», «Erroldatuak lo-lo/kolonoak lo-lo/zurrungak/egunon/gabon», «Berangon, erromeririk gabe/.../baina superrak daude», «Cacique-en herria/gaur da konstruktoreena/porlana isurtzekotan/hau lurrik onena», «hondartza kendu zizuten/landak landak...», «Santana suntsituta/laster Otxantegi/Lipperheideen lurrak be/zingira ta guzti!/Berango/lege gabeko herrian/urre-grisa», «Berango/lo Berango/Berango».

Gaurko lehen hitzaldiaren ostean bihar Leioan mugikortasunari ezarritako mugak izango dituzte hizpide, Algortan izango da asteazkeneko saioa prozesu partehartzaileen inguruan eta heldu den asteartean Urdulizen desarrollismoak eragindako kalteak izango dituzte hizpide. Irailaren 19an Gorliz/Plentzia gaztetxean herri udatiarren problematikaz ariko dira hilaren 20an Itzulbatzetan 'La fiebre del cemento, corrupción en UK?' hitzaldia izango da. Jardunaldien amaiera gisa irailaren 21etik 23ra martxa antolatu dute Erandiotik Gorlizera.

Jardunaldien informazio guztia sare sozialetan ari dira zabaltzen Tosu Betirako-ren kontuetatik, Twitterren adibidez: