NAIZ

12.300 ikaslek udal kiroldegietako pabiloiak eta igerileku estaliak erabiliko dituzte

Hiriko 67 ikastetxetako 12.323 ikaslek udal instalazioak erabiliko dituzte 2018-2019 ikasturtean. 7.671 ikaslek Artxanda, Txurdinaga, Abusu, San Inazio, Errekalde, Deustu edo Zorrotzako udal kiroldegietako pabilioiak erabiliko dituzte, eta beste 4.652 eskola umek bederatzi udal kiroldegitako igerileku estaliak.

Bilboko Udalak abian jarri du aurten ere udal kiroldegietako kirol espazioak ikastetxeei uzteko programa. Bilbao Kirolak erakundeak jasotako eskari guztiei erantzun die eta, horrela, hiriko 67 ikastetxetako 12.323 ikaslek udal instalazioak erabiliko dituzte 2018-2019 ikasturtean, kirol jarduerak egiteko haien ikastetxeetako hezkuntza arautuaren esparruan.

Zehazki, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 7.671 ikaslek Artxanda, Txurdinaga, Abusu, San Inazio, Errekalde, Deustu edo Zorrotzako udal kiroldegietako pabilioiak erabiliko dituzte, eta beste 4.652 eskola umek bederatzi udal kiroldegitako igerileku estaliak. Kiroldegi guztiek dituzte instalazio horiek, Casillakoak izan ezik. Ikastetxeek goizeko orduetan erabiliko dituzte instalazioak, eta institutuentzako ordutegia, aldiz, 16.00ak arte luzatuko da.

Bilboko Udalak nabarmendu duenez, urtero 540.000 euro inguru inbertitu ditu programa honetan. Ume eta gaztetxoen artean kirola eta ohitura osasungarriak sustatu eta bultzatzea da helburua, hori baita Kirolerako Bilboko Plan Estrategikoaren jarduera ildoetako bat.