@arianekamio
Donostia

‘Blind Spot’, itsualdian argi

Suizidioari buruzko drama gogor batekin itxi du lehia ofiziala aurtengo Donostiako Zinemaldiak, Tuva Novotnyk aurkeztutako ‘Blind Spot’ekin hain zuzen.

‘Blind Spot’ filmaren fotograma.
‘Blind Spot’ filmaren fotograma.

Plano sekuentzia bakar batean grabatu zuen Tuva Novotnyk bere lehenengo film luzea, ‘Blind Spot’, gaur Zinemaldiko lehia ofiziala itxi duen obra. Oso ikuspuntu errealistaz jarri du mahai gainean suizidioaren gaia, eta oso gordin baita ere.

«Gaixotasun mentalei buruzko puntu itsuei buruz hitz egiteko egin dut film hau. Nik neu badut puntu itsu hori. Gizartean erakusten dugu aurpegi irribarretsua eta barruan arazo asko ditu jendeak eta ez du lengoaia bat komuniaktzeko zer sentitzen duen», azaldu du zuzendariak.

Izan ere, bere helburua, errudunak aurkitzeaz harago, suizidioari buruz hitz egitek erremintak sortzea izan da. «Filmaren helburua da errua alde batera uztea, ez dudalako uste inork hori behar duenik. Denok saiatzen gara ahalik eta guraso, perstona, lagunik onenak izaten. Adituek diotena ikusita eta baliabideak ikusita, ikertzen duzunean konturatzen zara askok ezin zutela aurreikusi horrelako zerbait gertatuko zela. Zergatik sentitzen dugu ezin izan dugula ikusi? Zein seinale daude? Gurasoek aipatzen dute filmean neska pozik zegoela, ondo zihoakiola eskolan… hor dago puntu itsua. Beraiek ezin zuten ezer egin. Nork egin behar du? Agian elkarrekin hitz egiten has gaitezke eta galdetu nola gauden, ez arreta eskaini arropari edo eskolan nola doakigun. Txikitan bizi zuen traumak etorkizunari eragin zion. Buruko gaitzak uste dugu gauza bat direla baino gauza gehiago dira. Badituzte puntu itsu ugari», gaineratu du.