
Urkullu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kideez gain, Jonan Fernandez, Lakuako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia ere egon da Lehendakaritzan eginiko bilkuran.
Lakuako iturriek Europa Press agentziari azaldu diotenez, «oso adeitsua eta positiboa» izan da hitzordua eta bi aldeek elkarri aitortu diote «bakearen eta bizikidetzaren ale» eginiko lana.
Bilkuraren amaieran, Alberto Spektorowskik esker ona agertu dio Harremanetarako Nazioarteko Taldearekin kolaboratu zuen pertsona eta eragile orori
Brian Currin hegoafrikarra buru duen taldeak bere ibilbidea amaitutzat emango duen honetan, bake iraunkorrerako «oinarri sendoak» daude Euskal Herrian.
Duela zazpi urte hasitako bideari amaiera eman aurretik ari da Harremanetarako Nazioarteko Taldea eragile desberdinekin bilera erronda egiten. Lakuako ordezkariekin egindako bilkuraz gain, PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiarekin ere elkartu dira gaur.
Bihar, aldiz, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiaren eta Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariaren txanda izango da.
Ondoren, arratsaldean, Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bideak antolatuta, HNTren ibilbidearen amaiera irudikatuko duen konferentzia egingo dute Aieteko jauregian, Donostian.

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz
