NAIZ+

PeA, ‘Inkulkado’

Peru Del Hoyo eta Julen Alberdiren azken proiektua.

pea
pea

Peru Del Hoyo eta Julen Alberdiren proiektu berriaren aurrerapena da honakoa. ‘Inkulkado’ du izena eta Zornotzako aretoan izan da grabatua. Sexu genero sistema zalantzan jarri nahi du lanak.

Ander García da zuzendaria eta berak egin du bideo muntaia eta edizioa. Julen Jimenez eta Leire Garrido daude dantzari lanetan eta kameratan, aldiz, Irune Suso, Iker Muruaga eta Koldo Benito. Makilatzailea Eukene Lopez da, jantzi arduradunak Irati Lejarraga eta Amaia Urkiaga eta making off-eko arduradunak, ostera, Ekaitz Lopez eta Itsasne Menoyo.

Abestiaren produkzioa, grabaketa eta nahasketa Julen Alberdik egin du eta letraren egilea eta abeslaria, aldiz, Peru Del Hoyo