NAIZ
ANDOAIN

Banku bulego bat setiatu du Ertzaintzak Andoainen, barruan lapurrak zeudelakoan

Sei bat orduz inguratu du Ertzaintzak Andoainen Kutxabanken bulego bat, 14.30ak aldera alarmak saltatu eta barruan lapurrak zeudelakoan.

Kutxabanken Andoaingo bulegoa, ertzainez inguraturik. (@AneJalon)
Kutxabanken Andoaingo bulegoa, ertzainez inguraturik. (@AneJalon)

14.30ak aldera eman du Andoaingo Udalak albistearen berri Twitter bidez: Eskola kaleko Kutxabanken bulegoan alarmak saltatu du.

Hala, bertaratu egin da Ertzaintza, eta trafikoa moztu dute. Lapurreta saiakera zirudien egoera baten aurrean aurkitzen ziren.

Sei ordu inguru pasa dira Ertzaintza banku bulegoan sartu den arte, baina ez dute barruan inor topatu. Hala, hainbat orduko tentsio momentuen ostean bere horretan, normaltasun osoz, daude zabalik Andoaingo Eskola kaleko kutxazainak.