Ezohikoa izan zen atzoko eguna Altsasun. Ciudadanos, Vox eta PPk Sakanako herria aukeratu zuten ‘Espainia herritarra’ lelopean ekitaldia egiteko eta ehunka herritar hurbildu ziren Altsasura bertan ongietorrriak ez direla esateko.
Goizean goizetik segurtasun neurri zorrotzez inguratuta esnatu zen herria. Foruzaingoak eta Guardia Zibilak itxi egin zituen plazarako sarrera irteerak, eta gertutik jarraitu zituen protesta ekitaldi ezberdinak. Albert Rivera, Voxeko buru Santiago Abascal eta Nafarroako PPko presidente Ana Beltran izan ziren Ciudadanoseko ekitaldian, txalo artean hartu zituzten bandera espainolak goratuz autobusez Sakanara bertaratutakoek. «Alde hemendik» oihukatuz egin zieten hauei aurrez harrera antifaxistek deitutako mobilizaziora joandako milatik gora lagunek.
Ciudadanosen ekitaldia hasi orduko, kanpai hotsak nagusitu dira plazan hizlarien hitzak zapalduz. Kanpai hotsak isildu eta musikak hartu du lekukoa, ekitaldia ia amaitu arte.
Bien bitartean, ondoan dagoen Iortia plazan bestelako giroa zuten. Amets Arzallusek, Onintza Enbeitiak, Fermin Muguruzak, Xabi Solanok edo Zuriñe Hidalgok parte hartu zuten, besteak beste, probokazioei aurre egin nahi zien ekitaldian.
Asko izan ziren atzoko eguneko pasarteak betikotu eta sare sozialen bidez lau haizetara zabaldu nahi izan zutenak. Guk pasarte horietako batzuk biltzen saiatu gara.
Eskubide eta askatasunen gunea. #Aniztasuna #Kultura #Altsasu #Alsasua pic.twitter.com/Gf06NgJK2N
— MᎥʞэι (@urrutizkin) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
[ARGAZKIAK] #Altsasu planta cara al fascismo https://t.co/B9nVCCHeX7 #UtziAltsasuBakean @AhotsaInfo @topatu_eus @LaHaineInfo pic.twitter.com/yo2tYutR2Z
— Ekinklik Argazkiak (@Ekinklik) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Kortaturen ‘Sarri Sarri’ abestiak dantzan jarri zituen Iortia plazara hurbildutako haur, gazte eta helduak.
Faxistei amorratzen die Sarri Sarrik, ba #Altsasu n kriston martxa dabil. #UtziAltsasuBakean #AltsasugoakASKE #FreeThemAll pic.twitter.com/rIKEl2twWI
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko! #AltsasukoakASKE #Altsasu #AldeHemendik pic.twitter.com/CLGjsJcBRB
— Marcel Pena (@marcelpena_) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Hesian taldeko kideek Altsasuko auziaren aurkako soinu banda bihurtu den ‘Aurrera Altsasu’ kanta abestu zuten.
"Txarrenari onena, aurrera Altsasu". Gaurko laburpena egiteko balio beharko lukeen esaldia pic.twitter.com/va1I1mwNks
— Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Kanpai hotsak ere nagusi izan ziren Altsasun.
Gora Altsasuko kanpai-jotzaileak ✊落
— Asier Mendia (@asier_mendia) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Gora los campaner@s de Alsasua✊落#AltsasuAntifaxista #AltsasukoakAske #Altsasu #Alsasua #Nafarroa #EuskalHerria #BasqueCountry pic.twitter.com/VTx6vnqOGJ
Faxistek okupatu duten plazaren alboan, altsasutarrek ongi etorria ematen diete kanpain soinuarekin eta punkarekin.#AltsasukoakASKE #Altsasu pic.twitter.com/YVX3adYOB7
— Marcel Pena (@marcelpena_) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Askok altsasuarren jokaera txalotu zuten, probokazioetan erori gabe eta hauek ekidinez erantzun izana azpimarratuz.
Altsasuko herria= duintasuna + inteligentzia politikoa
— joseba permach (@jpermach) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Zorionak Altsasu eta beste behin ere #GoraHerria! pic.twitter.com/P6KoTfvgUz
Imajinazioa boterera 珞
— Miren Larrion (@mirenlarrion) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Hoy la imaginación al poder
Lanzando las campanas al vuelo 藍
Zorionak!
Erantzun neurrikoa egiteagatik#Altsasu pic.twitter.com/cZilfpZNJS
Eskerrik asko zuen duintasunagatik, ez zaituztela garaituko erakusteagatik, zuen borrokagatik, mila aldiz eskerrik asko. Nire miresgarritasun osoa gaur eta beti zuentzat #Altsasu!
— YoApoyoALosBBFF (AlOtroLadoDelMuro) (@_ju1_) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Zorionak baita ere faxisten eta polizien probokazioetan ez erortzeko segurtasun harresia osatu duten herritarrei.
— Malcolm iXa (@ideiazabaldu) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Felicidades también a los voluntarios de Altsasu que han organizado un cordón popular de seguridad para evitar provocaciones fascistas y policiales.
Biba zuek ere! pic.twitter.com/GBw1ZA657R
Beste aldean, Estatu espainoletik Altsasura hurbildutakoen jarrera deitoratu dutenak daude. Ondoko bideoan, Foruzaingoak ‘OK Diario’ medioko kazetari den Cake Minuesa nola eramaten dute jasotzen da.
Tensión en las calles de Alsasua antes del inicio del acto de España Ciudadana https://t.co/ycqkf2wWgT pic.twitter.com/dvx3WpZaMR
— eldiario.es (@eldiarioes) 2018(e)ko azaroaren 4(a)
Los políticos deben luchar por la paz e intentar calmar los conflictos, no avivarlos ni hacer provocaciones como @CiudadanosCs y @vox_es hoy en #Alsasua. Esa manifestaciones dice mucho de ellos y nada bueno #Altsasu
— Amaia (@Amaia_92) 2018(e)ko azaroaren 4(a)