58 herrialde ezberdinetako 2.542 pertsona eseri ziren atzo mahaiaren bueltan arrazakeriaren kontrako menua dastatzera. SOS Arrazakeriak bultzatutako ‘Bizilagunak’ kultura arteko bazkarien zazpigarren edizioa izan zen atzokoa, bertako familiak zein Euskal Herrian bizimodu berri bati ekin diotenak mahai beraren bueltan bildu eta euren arteko loturak sustatzea du xede egitasmoak.
Arabako hamabi bat herritan, Gipuzkoako 127 udalerritan eta Bizkaiko lautan egin dituzte hitzorduak, antolatzaileek ohar batean jakitera eman dutenez. Araban 71 bazkari egin dituzte, 1.311 partaiderekin; Bizkaian 32, 331 mahai-lagunekin eta Gipuzkoan 127, 900 pertsonarekin. Guztira, 219 bazkari izan dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa bizi diren 2.542 lagunekin.
Sare sozialetan ere izan dugu bazkarien berri, asko izan baitira hitzordu hauek betikotu eta partekatu nahi izan dituztenak. Hona hemen sarean aurkitutako mezu zein irudi batzuk:
Hoy, gracias a una iniciativa tan genial y necesaria como #bizilagunak hemos compartido una deliciosa cena junto a una familia maravillosa y, además, ¡me han enseñado a hacer arepas! Dudo que esperemos un año para volver a juntarnos. @BizilagunAraba pic.twitter.com/YaSB02WJs9
— Miren Peña Saiz (@mirentxin116) 2018(e)ko azaroaren 12(a)
Hoy n la comida de #Bizilagunak hemos conocido nuevas culturas y hecho nuevos amigxs. Ha sido una experiencia muy positiva-enriquecedora con unas personas maravillosas. Espero q nos volvamos a ver en la alubiada a la q nos ha invitado la abuela Martxeli. Gracias @Sos_Arrazakeria pic.twitter.com/PFxa5Eqsah
— Nati Nieves (@nati_nieves) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
#Bizilagunak egitasmoan parte hartu dugu! Gu aberatsago egiten gaituzten pertsonak ezagutzeko aukera izan dugu. Mila esker SIS RACISMOri pic.twitter.com/riDs8XgNm9
— Aitziber San Roman (@aitzibersanroma) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
Gaur, gure etxean, gure herriko #bizilagunak egon dira. Zenbat bizipen. Gora Senegal. Komunitatea josteko ezinbesteko proiektua. pic.twitter.com/khHEILzYum
— Alex sagarrondo (@sagarzulo) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
Gu ere izan gara #Bizilagunak Bergaran @bizilagunak @Sos_Arrazakeria @bergaragoiena @bergaraUdala @AneIrazabal @eitbAlbisteak pic.twitter.com/aEh3KwpaQp
— Aitziber Azkondo (@Aitziberr) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
Eskerrak @Sos_Arrazakeria eta #hernani ko AMHER elkarteari #Bizilagunak egitasmoa antolatzegatik, horrela kultura, ohitura t bizimodu berriak ezagutu eta lagun berriak egiteko aukera eskaintzeagatik. pic.twitter.com/HdZuO7NsmD
— Luis Intxauspe (@LuisIntxauspe) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
Gracias a @Sos_Arrazakeria y asociación AMHER de #hernani por organizar #bizilagunak y ofrecernos la posibilidad de conocer nuevas culturas, costumbres y hacer nuevas amistades. Por un pueblo solidario, diverso e inclusibo. pic.twitter.com/pYkS7pVv3R
— Luis Intxauspe (@LuisIntxauspe) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
Bigarren urtez, #Berriatua|n #Bizilagunak @bizilagunak egitasmoan parte hartu duten 16 familien argazkia. Elkarbizitzan, pauso txikiak emanaz. Komunitate anitza dugu Berritxun. @Sos_Arrazakeria pic.twitter.com/A5k6fwPb0C
— Berriatuko Udala (@berriatuaudala) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
BIZILAGUNAK 2018!
— SUMENDI espazioa (@SUMENDIespazioa) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
Judimendiko gazte talde bat eta @goian_gasteiz SUmendin bildu dira gaur ekimenean parte hartzeko! #bizilagunak pic.twitter.com/cbGA7Kyb0J
#Bizilagunak egitasmoan hartu dugu parte lehen aldiz. Ez da azkena izango, plazerra izan baita gure herrikideak eta haien jatorrizko kultura ezagutzea. Emakume berebereak prestatutako jaki marokoarrak dastatu ditugu. #Errenteria #Orereta guztiok osatzen dugu@Sos_Arrazakeria pic.twitter.com/9DwZ1H0UgH
— Itziar Ostolaza (@itziar_ostolaza) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
2012an ekimena estreinakoz antolatu zenetik, 10.000 bat izan dira parte hartu dutenak, familiak eta dinamizatzaileak barne.
ZAS! Zurrumurruen Aurkako Euskal Herriko Sarearen barruan dago ekimena. Sare hau Lakuak eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 20 udalek eta erakundek osatzen dute, elkarbizitza eta begirunea sustatuko dituzten diskurtso eta jarrerak zabaltzeko zein estereotipo eta zurrumurruei aurre egiteko helburuarekin.