Donostiako, Irungo, Zallako, Balmasedako eta Alonsotegiko herritarrek hitzordu garrantzitsua dute igande honetan, izan ere Euskal Herriaren etorkizun politikoaren inguruan hitza hartzeko aukera izango dute auzoz auzo ezarriko dituzten hautetsontzietan. Guztira, 221.679 euskal herritarrek dute botoa emateko aukera eta esanguratsua izango da zita, izan ere lehen aldiz egingo da galdeketa euskal hiriburu batean.
Donostian, beste lauretan bezala, 16 urtetik gorako bizilagunek eman ahalko dute boza. Batzuk eman dute dagoeneko, izan ere duela egun batzuetatik prest ziren hautetsontziak boto aurreratuari ateak irekitzeko.
Ezberdinak dira herri bakoitzak mahai gainean jarri dituen galderak. Donostiarrek Euskal herritarrek euren etorkizun politikoa euren kabuz eta aske erabakitzea nahi ote duten erantzungo dioten bitartean, Irunen hiru aukeraren artean erabaki beharko dute: Euskal estatu burujabe eta independentea, estatus politiko berri bat Estatu espainiarraren barruan edo gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa.
Zallan eta Balmasedan, honako galdera prestatu dute: Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?
Alonsotegin, azkenik, ea euskal estatu independente bateko herritarra izan nahi al duten galdetuko diete.
Zenbait begiralek gertutik jarraituko dute galdeketa, hau berme guztiekin egiten dela ziurtazeko. Kataluniatik datoz horietako asko: Elisenda Paluzie, ANCko presidentea; Marcel Mauri, Omnium Culturaleko presidenteordea, Gabriel Rufian eta Joan Tarda, ERCren diputatuak Kongresu espainolean; Aurora Madaula, Junts Per Catalunyako diputatua Kataluniako Parlamentuan; Aina Delgado, CUPeko Idazkaritza Nazionaleko kidea eta Jaume Lopez, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslea.
Suport des de Catalunya (2/2)
— Gure Esku Dago - Zalla (@gureeskuzalla) 2018(e)ko azaroaren 15(a)
Moltes gràcies per la vostra ajuda i el vostre companyerisme.@JoanTarda
✉️@GureEskuDago#HerriGaldeketa#A18 pic.twitter.com/qMhUiqHh0s
Eskoziatik Shona McAlpine etorriko da Independence Convention taldeko idazkari eta nazioarteko ordezkaria, eta Argentinatik, azkenik, Julieta Gaztañaga antropologo, ikerlari eta irakaslea ariko dira begirale lanetan.
Bi mila lagun inguru arituko dira asteburu osoan zehar lanean bost herri galdeketak posible egiteko. Bozkalekuak ipini bitarteko lana baina, handia izan da. «Urteetan iraun duten hamaika horma eraitsi baititugu hilabeteotan, eta beste horrenbeste sasi alboratu. Elkarbizitza praktikara eraman dugu», zioten antolatzaileek asteotan egin duten agerraldian.
Adin, pentsamolde eta jatorri anitzeko herritarrak batu dira Gure Esku Dagoren aterki azpian eta aniztasuna nabaritu da hilabete hauetan aurrera eramandako dinamiketan. Sare sozialetan ere izan du isla.
Musika presente izan da galdeketaren bidean eta bai Irunen eta baita Donostian ere abestiak sortu dituzte okasiorako.
Eguna goxo abiatzeko.... ‘Hatz puntetan’,
— Naiz+ (@naizplus) 2018(e)ko urriaren 18(a)
Donostiako @GureEskuDago Eskuren @galdeketa-ren abestia ⏭
Osorik gozatzeko...https://t.co/Wng8eYKuQ8 pic.twitter.com/pKIYVHp8pq
"Hitza hartu nahi dugu, elkar entzun, elkarrekin baigara bat ez gatozenean ere" 論
— Hartu Hitza Irun (@HartuHitzaIrun) 2018(e)ko uztailaren 5(a)
Ziur gure txosnara hurbildu bazara Hartu Hitzaren kanta entzun izan duzula, eta hala ez bada, hementxe duzu Irungo Herri Galdeketak izango duen erritmoa! ☝✉https://t.co/I9jNRlceTE
Ikus-entzunezkoak ere presente izan dira eta hamaika bideo eta spot zabaldu dira han eta hemen herritarrak hautetsontzietara hurbiltzeko asmoz.
Hautetsontziak Donostiara iritsi ziren atzo. Gaur boto aurreratuari hasiera eman diogu. Erabakiaren bidean mugarri garrantzitsu bat jartzera goaz! #az18nov ️
— Donostia Galdeketa (@GureEskuDagoDon) 2018(e)ko urriaren 29(a)
️ Atzoko ekimenaren laburpen bideoa pic.twitter.com/AjPHIPCaeS
[SPOTA] HISTORIAREN PROTAGONISTAK IZAN NAHI DUGU ☝✉
— Hartu Hitza Irun (@HartuHitzaIrun) 2018(e)ko azaroaren 12(a)
QUEREMOS SER LOS PROTAGONISTAS DE LA HISTORIA ☝✉ #ErabakiaGureEsku pic.twitter.com/erQXPYbEDu
Hona hemen Zallako Herri Galdeketako kanpainarako bideoa euskaraz.
— Gure Esku Dago - Zalla (@gureeskuzalla) 2018(e)ko urriaren 31(a)
AZAROAREN 18AN BOZKATU GAKDEKETAN!!#A18 @GureEskuDago pic.twitter.com/79MKWkGEvC
Hitzaldiak ere non nahi izan dira. Asteazkenean, ‘Catalunya: burujabetza, demokrazia, askatasuna’ izeneko hitzaldia eskaini zuen Kataluniako Presindete Quim Torrak Donostiako Kursaal jauregiko auditoriumean.
Vídeo completo de la memorable conferencia de @QuimTorraiPla.
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2018(e)ko azaroaren 15(a)
▶️ https://t.co/YBoC3ZwKhT pic.twitter.com/VlXyD9Kr8Z
Zallan aldiz, EH Bilduko Jasone Agirre eta EAJko Josune Gorosperek hartu zuten hitza Gure Esku Dagok antolatutako hitzaldian.
Hemen ditugu Jasone Agirre eta Josune Gorospe Erabakitze Eskubidearen inguruan hizketan.
— Gure Esku Dago - Zalla (@gureeskuzalla) 2018(e)ko azaroaren 9(a)
Eskerrik asko etortzeagatik.
✉️
//
Aquí tenemos a Jasone Agirre y Josune Gorospe hablando sobre las razones para decidir.
Muchas gracias por venir.
✉️ pic.twitter.com/QsiFLMShvg
Kirolaren alorrean ere nabaritu da galdeketa. Irunen, adibidez, norgehiagoka batean baino gehiagotan ikusi ahal izan da galdeketarekin bat egiten duen pankarta. Izan ere, Real Union futbol taldeak, Txingudi Rugby taldeak eta Erroibide Saskibaloi Klubak bat egin dute galdeketarekin.
Atzoko norgehiagokan, @REALUNIONCIRUN-ek IRUNGO HERRI GALDEKETAREKIN bat egin zuen!☝✉
— Hartu Hitza Irun (@HartuHitzaIrun) 2018(e)ko azaroaren 5(a)
Talde txuribeltzaren jokalariek ere azaroaren 18an botoa emateko gogotsu daude!
Eskerrik asko eskeinitako babesarengatik! pic.twitter.com/DUEuZGdxah
¡Esto no para! ¡El @txingudirugby se une a la CONSULTA POPULAR y a HARTU HITZA IRUN!☝✉
— Hartu Hitza Irun (@HartuHitzaIrun) 2018(e)ko azaroaren 8(a)
¡Muchas gracias por vuestro apoyo! ¡El 18 de noviembre después de la votación nos encontraremos en el tercer tiempo! pic.twitter.com/8HPdzmDJG0
En el partido de baloncesto entre el @Erroibide y el @IbaizabalST, ambos equipos han sacado la pancarta en apoyo a la Consulta Popular de Irun.
— Hartu Hitza Irun (@HartuHitzaIrun) 2018(e)ko azaroaren 11(a)
¡Muchas gracias a los dos equipos!
¡La familia va en aumento!☝️✉️ pic.twitter.com/8RFRJg90ve
Irunen zeresana eman duen beste irudi bat, Jose Antonio Santano PSEko alkateak herri galdeketaren protokoloa jasotzerakoan, Gure Esku Dagoko kideekin ateratako argazkia da.
Representantes de Hartu Hitza Irun se han reunido hoy con, @jasantano, Alcalde de Irun, para ofrecer toda la información sobre la Consulta Popular que se celebrará el 18 de noviembre☝✉
— Hartu Hitza Irun (@HartuHitzaIrun) 2018(e)ko azaroaren 5(a)
El alcalde ha recibido el protocolo que asegura el buen hacer y la seriedad de la Consulta pic.twitter.com/x2PT6P6K5c