NAIZ+

Gazte Topagunearen kokaleku misteriotsuak ‘porrak’ eragin ditu kalean eta sarean

Non izango da hurrengo Gazte Topagunea? Apirilaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko da, kokalekua ostegunean argituko dute.

Lezon egin zen 2008an azken Gazte Topagunea. Andoni Canellada. FOKU
Lezon egin zen 2008an azken Gazte Topagunea. Andoni Canellada. FOKU

Apirilaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko da 2019ko Gazte Topagunea. Erraldoia izango dela aurreratu du Ernai gazte antolakundeak, ez ordea non izango den.

2019an gainera, Jarrairen sorreraren 40. urtemuga ospatzen da eta data borobila baliatuko du ezker abertzaleko gazte mugimenduak iraganean gazte antolakundeetan aritutakoak; egun ari direnak eta etorkizunean arituko direnak batzeko, izan ere «bulkada berrien garaia» dela deritzote.

Ikusmina eragin du Topagunearen kokaleku misteriotsuak eta asko dira Gazte Topagunea non izango den jakiteko zain direnak. Hamaikatxo ‘porra’ egin dituzte herriz herri zein sarean.

Sarean ez ezik, kalean ere izan da porra bat baino gehiago

Herri batzuk Gazte Topagunea euren herrian hartzeko prestutasuna agertzen ari dira. Aiaraldean, adibidez, halakoak muntatzeko duten experienzia nabarmendu nahi izan dute.

Gasteiztarrak ez dira atzean geratu eta Topagunerako gonbita berezia egin diote bere alkateari.