NAIZ
GASTEIZ

2019an 1.825 plazako lan eskaintza publikoa deituko du Lakuako Hezkuntza Sailak

Lakuako Gobernuko Hezkuntza Sailak 2019. urtean 1.825 plazako Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) deituko duel airagarri du, Haur eta Lehen Hezkuntzarako.

Iragan ekainean egin zen azken EPEa Hezkuntzan. (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Iragan ekainean egin zen azken EPEa Hezkuntzan. (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)

Lakuako Gobernuko Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, datorren urtean beste EPE (Enplegu Publikorako Eskaintza) baterako deialdia egingo du, maisu-maistren kidegorako (Haur eta Lehen Hezkuntza). 1.825 plaza izango direla iragarri du.

Hezkuntza Saileko arduradunak sindikatuekin gaur goizean egin duten bileraren ondoren etorri da iragarkia eta «urtero EPE bat deitzeko hartu zuen konpromisoa» betetzera dator. Horrekin batera, 

Enplegurako eskaintza 2019aren hasieran deituko du eta bertan zehaztuko dira izena emateko epeak, proben egun eta ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak, eta Hezkuntzako EPE honetarako garrantzitsua den gainerako informazio guztia.  

Hezkuntza Sailak ohar batean azaldu duenez, indarrean den araudiak baimentzen dituen plaza guztiak eskainiko ditu Hezkuntza Sailak deialdi honetan. Aurrekoetan legez, segurtasun eta berme juridikoa lehenetsiko dira eskaintza berrian ere, «hau prestatzeko ahalegina egiten duten irakasleen lana baloratzeko asmoz, haien itxaropen eta ilusioak babestearekin batera».

Lakuako Hezkuntza-administrazioaren nahia da bitartekotasun tasa jaisten jarraitzea legealdi honetan zehar, 10 puntuan jaistea hain zuzen ere, irakasleria osoaren %17an kokatzeko helburuarekin.

2015ekoaren ondotik, jarraian egingo den bosgarren EPEa izango da datorren urtekoa.

«Hezkuntza Sailak nahitaezko deritzo enplegu deialdiak egiten jarraitzeari, Euskal Hezkuntza Sistemako irakasleei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzeko helburuz, egonkortasun horrek aldi berean sendoago bihurtuko baitu hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez», nabarmendu du.