Arnaitz Fernandezi txikitatik datorkio meteorologiarekiko zaletasuna. Fisika ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, ondoren, meteorologiarekin lotutako ikasketak egin nahi ditu. Haatik, aspalditik aritzen da Nafarroako hainbat komunikabidetan eguraldi iragarpenak egiten. Bereziki ezaguna da Twitter sare sozialean. Bertan @Armeteo erabiltzailerekin etortzekoa den eguraldiaren berri emateaz gain, giroak utzitako bitxikeriak jaso ohi ditu, jarraitzaileen gozamenerako.
Joan den astean, Euskaraldiaren atarian, zetozen hamaika egunetan idatziko zituen mezuak euskaraz izango zirela iragarri zuen Twitterren. «Gutxinaka gutxinaka, ea hemendik ere euskaraz gehiago aritzen naizen», gehitu zuen Fernandezek euskararen aldeko apustu argia eginez.
Hurrengo egunetan, #Euskaraldia dela eta, eguraldi iragarpena euskaraz ere emango dut. Gutxinaka gutxinaka, ea hemendik ere euskaraz gehiago aritzen naizen... #AhoBizi @euskaraldia #EguraldiaEuskaraz
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) 2018(e)ko azaroaren 22(a)
Hitza bete eta azaroren 23tik hona idatzitako mezua guztiak euskaraz izan dira.
Hurrengo gauean zerua garbi xamar geratuko da eta ondorioz tenperaturak dezente jaitsiko dira. Hego haize ukituak izotza gune askotan egotea ekidingo du. Orokorrean 5°C-tik behera, iparraldean altuago. #euskaraldia #eguraldia pic.twitter.com/iHnGmCaibi
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Haatik, jarraitzaile guztiek bere iragarpenak uler ditzaten meteorologiari lotutako euskarazko hiztegi bitxi bat zabaldu du sarean. Ondoren jasotzen diren bi txiotan bildu ditu meteorologia fenomeno garrantzitsuenak, eta denak ulertzeko moduko emotikono edo ikurren ondoan idatzi du euskarazko hitza.
Vocabulario meteorológico en Euskara:
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) 2018(e)ko azaroaren 24(a)
☀️ Eguzkia
❄️ Elur maluta
Euri tanta
Euria
⛈ Ekaitza
⚡️Tximista
☁️ Hodeia
Ortzadarra
Olatua
Haizea
Lainoa
☂️ Euritakoa
Elurra
Lurra
Ilargia
略Hotza
掠 Beroa#euskaraldia #AhoBizi
Nieve húmeda Elur bustia
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Rocío Ihintza
Granizo Kazkabarra
⛄️Escarcha Lantzurda
Chubasco Zaparrada
Brisa Haize leuna
Humedad Hezetasuna
Racha de viento Haize-bolada
略Helada Izozte
❄️Carámbano Izotz-kandela
Oso txalotua izan da @Armeteo-ren ekarpena eta ehunka aldiz izan da partekatua. Zenbait jarraitzailek gainera, zerrenda osatzeko ahalegin egin dute ere.
Ur negarra
— andoni urbistondo (@urbixxx) 2018(e)ko azaroaren 24(a)
Ipar Zuria
Ipar gorria
Hego Mendebal Tormento en General
Bentiska edo bisutsa
Elurra lori (lodi)
Elurra malo-malo ari du (asko)
Tximu-tximu eginda
Terrala (HM haizea)
Galiziko haizea (Mendebala)
Ebro haizea (Ebrotik datorrena)
Hego faltsua (Neguan Gaztelatik datorrena)
Kandura (gandua)
— iñaki lizarraga (@Inakili) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Ostotsa
Iñiztura
Elur fitxa
Firi firi
Erleño
Gaztela eizia
San migel eizia (frantziperra)
San josein baranda (ortzadarra)
Kaxkarra (txingorra)
Zintzirriñek ( izotz estalatitak)
Izotz beltza
Beleñua
Hodoia (ekaitza)