![2023rako Parramattako tren arinaren lehen fasea martxan egotea espero dute.](/media/asset_publics/resources/000/560/642/article_main_landscape/parramatta-light-rail.jpg)
Aipatu proiekturako, zazpi moduluko hamahiru URBOS ibilgailu, lineako sistemak eta integrazioa hornituko ditu CAFek, enpresak berak ohar bidez jakinarazi duenez.
Trakzio-sistema, azpiestazioak, seinaleztapen-sistema eta proiektua aurrera eramateko kontroleko eta komunikazioetarako zentroa ere biltzen ditu Parramattako tren arineko lehen faseko egitasmoak.
CAFi dagokion zatiak, gainera, lineako 16 geltokietako plataforma, eta mantentze-lanetarako eta euskarria emateko instalazioen diseinua eta eraikuntza biltzen du. Lan horiek Laing O’Rourke ingeniaritza-enpresari azpikontratatuko dizkio.
Parramattako linea horren lehen fasea martxan jarri eta zortzi urtez (beste 10 urtez luzatzeko aukerarekin) hura mantentzeaz arduratuko den Great River City Light Rail kontsortzioan partaidetza handia izango du CAFek.
CAF Taldeari dagokionean, kontratuaren bolumena 300 milioi eurokoa izango da eta 2023rako linea martxan egotea aurreikusten dute.
Parramattako tren arina Hegoaldeko Gales Berriko gobernuak abian jarritako azpiegitura-proiektu garrantzitsuenetako bat da egun, Sydneyen eta Parramatta Handiaren hazkunde handiari aurre egin eta zonaldeko garapen ekonomikoa lortzen laguntzeko xedea duena.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Mesa_redonda](/media/asset_publics/resources/001/138/618/article_thumb_horizontal/mesa_redonda.jpg)
Música bajo la dictadura del algoritmo
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)