Jon Ormazabal
Lekeitio

Euren bidea aurkitu dute Irribarria eta Zabaletak (15-22)

Txapelketako hirugarren puntua lortu dute Urrutikoetxea eta Larunberi irabazita, hasieratik kontrolpean izan duten partidan

Bigarren eta hirugarren jardunaldian apur bat galduta izan baziren ere, Irribarria eta Zabaletak aurkitu dute euren bidea eta txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute gaur Lekeition Urrutikoetxea-Larunberi 15-22 irabazita.

Ohikoa baino zabalagoa den pilotalekua da Santi Brouard eta hasieran apur bat kosta zaio Irribarriari defentsa lanetan aritzea baina neurria hartu dionean, kontrolpean izan dute partida. Ez dira agian txapelketako bikoterik ikusgarriena izango, baina bai jotzaileenak eta partidetan piloteoan nagusitzen direnean inork gutxik egin diezaieke aurre.