Dantzariek lagunduta eta haurrak protagonista, Gipuzkoako hondakinen kudeakearako alternatiba Foru Aldundiaren esku uzteko ekimena egin du gaur GuraSOSek.
Haurrek gidatutako desfilea izan da da, kalejira giroan egindakoa.
Kalejiran heldu dira gaurko protagonistak, izar gorria soinean, aldundiko egoitzara, herritarron hondakin plan alternatiboa eskutan zutela...#hitzartu pic.twitter.com/v4ywhtBaCO
— gurasos (@tgurasos) 2019(e)ko urtarrilaren 4(a)
Behin Foru Aldundian, haurren osasunerako eskubidea aldarrikatu dute eta herrialdeko agintariei haurren «lasaitasunerako eskubidea» bermatzeko eskaria egin diete. Plana Foru Aldundian erregistratu dute ondoren.
Los menores han registrado en la Diputación junto a sus tutores legales una petición, y han depositado el Plan de residuos de impulso ciudadano de HITZARTU. Han llevado el plan protegido en una kutxa de madera pasando por un pasillo formado por dantzaris y familiares.#hitzartu pic.twitter.com/lrbqr0OPw9
— gurasos (@tgurasos) 2019(e)ko urtarrilaren 4(a)
Pasa den astean aurkeztu zuen GuraSOSek Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarako alternatiba dakarren plana. Urtebete lehenago abiatutako Hitzartu prozesu parte-hartzailearen emaitza da plan hau eta tartean erraustegia ordezkatzea eragingo luke. Hiri hondakinak biegonkortzea aurreikusten du eta ondoren zigilatutako eta isolatutako gelaxketan gordetzea. Ez luke sortuko ez lixibiaturik, ez usainik eta ezta metanorik ere.
Prozesu honetan jende ezagunak izan du ardura Berme Batzordean. Bernardo Atxaga idazlea, Garbiñe Biurrun epailea, Esther Larrañaga Lakuako Ingurumen sailburu ohia, Juanjo Alvarez Zuzenbideko katedraduna, Pedro Ibarra Politika Zientzien katedraduna eta Ernesto Ganuza CSICeko titularra. Guztiek ere plan hau kontuan hartzeko deia egin zuten: «Hitzartu gizarte-ekimenaren ordezkaritzarekin bil daitezela; landutako prozesua eta emaitzak azter ditzatela, eta elkarlanerako lerroak ireki ditzatela hondakinen kudeaketa jasangarri eta osasuntsua lortzeko helburuarekin, adostasun sozial zabalean oinarrituta».