Larunbatean Bilbon eta Baionan 'Orain presoak' lelopean izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin die langileei LABek. Lehen mailako ordezkaritza bidaliko du sindikatuak bi manifestazioetara; Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo Bilbon izango dira eta Eñaut Aramendi eta Aiora Imaz Baionan.
Deialdia egitearekin bat Garikoitz Aspiazu presoaren senideek izandako istripua salatu du LABek, larriki gaixo zen Juan Mari Maiezkurrena preso ohiaren heriotza gogoratu du eta biak ere espetxe politikarekin loturik dauden gertakariak direla adierazi du.
Bilboko manifestazioak sindikatu guztien babesa izan duela ere nabarmendu du. Sarek iragarri zuen hau pasa den larunbatean.
Espainiako Estatua ematen ari den «urrats urriek» ez dutela baikor izateko aukera gehiegirik ematen uste du LABek eta Frantziako Gobernuak abiatutako bidean «nolabaiteko motelaldia» nabari dela. Horregatik uste du sindikatuak «lortzen ari diren akordioak jendarte osora eramatea» garrantzitsua dela eta estatuak «interpelatzeko mobilizazio soziala indartzea».
Steilasen deia
Bide berean egin du bertaratzeko deia Steilas sindikatuak ere, «bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharresko ekarpena» dela uste baitu presoen afera konponbidean jartzea. Presoak Euskal Herriko espetxeetara ekarri behar direla uste du sindikatuak eta exijitu du «preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

