Goierriko hainbat udalerrietako alkateak eta alkategaiak bildu dira Ataunen EH Bilduk burututako ekitaldi batean parte hartzeko. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak parte hartu du ere San Gregorio auzoan burututako ekitaldian, bertan omenaldia egin diote Karmele Aierberi, gaur egun Ataungo zinegotzia dena eta Mahi Nazionaleko kidea izan zenari.
Bildutakoek ezker abertzalearen kidearen «ibilbide oparo eta aberatsa» balioan jarri dute. «Halako emakumeek eraiki baitute eta eraikitzen baitute Euskal Herri independiente, sozialista, euskalduna eta feminista», nabarmendu du Sortuk sare sozialen bidez zabaldutako mezuan. Goierriko Hitzak azaldu duenez, Aierbe gaixorik dago eta ezin izan du parte hartu ekitaldian.
Bertan egon dira Joxemai Ormazabal, Zelai Amenabarro, Martin Aramendi eta Arantza Ruiz de Larrinaga. Guztien izenean hartu zuen hitza Amenabarrok, Legorretako alkateak, «udalerri hobeak eraikitzen jarraitzeko lanean» ari direla ohartarazi duenak.