Ohar baten bitartez Osasunak jakinarazi duenez, talde gorritxoak eta entrenatzaile berriatuarrak kontratua luzatzeko akordioa lortu dute. Hala, Arrasatek 2020ko ekainaren 30era arte jarraituko du talde nafarraren aulkian.
Bigarren entrenatzaileak, Bittor Alkizak, eta Sergi Perez prestatzaile fisikoak ere ordura arte segiko dute taldean.
Osasunako presidente Luis Sabalzak, kirol zuzendari Braulio Vazquezek eta Arrasatek berak agerraldia egingo dute asteazken honetan, ordubatean, Sadarren, akordioaren berri emateko.
Taldeak egin duen lehen balorazioan, pozik agertu da erdietsitako akordioarekin eta esker ona adierazi dio Arrasateri, Osasunaren kirol proiektuarekiko erakutsi duen konfiantzagatik.
Kontratua luzatzeko akordio hau une bereziki gozoan dator, Osasuna Bigarren Mailako sailkapenaren buruan dagoelako eta taldea bereziki indartsu dagoelako etxean. Larunbatean Gimnastici 1-0 nagusitu zitzaion eta Sadarren jarraian irabazten zuten hamargarren partida izan zen.
Sadarrera joaten diren zaleekin konekxioa berreskuratu izana goraipatu du Osasunak Arrasateren bertuteak aipatzerakoan.