Mugimendu feministak kaleak eta plazak bete zituen ostiralean. Greba feministara deituak ziren emakumeak eta milaka eta milaka atera ziren kalera, emakumeen eskubideen defentsan. Arrakastatsua eta historikoa izan zen greba. Hirietan eta herrietan izan ziren protestak eta jendetza handiak batu ziren bai eguerdian eta baita arratsalde partean ere.
Zaila da egunak eman zuena laburbiltzea, baina gu saiatu egin gara sare sozialetan aurkitutako hamar unetxo hauekin.
Bilbon izan zen manifestazio jendetsuena. Manifestazioa ‘Zutik emakumeak hautsi gure kateak’ abesten amaitu zuten ‘El Salto’ komunikabideak Twitterren zabaldu bezala.
“Zutik emakumeak, anitzak eta askeak, hautsi dezagun kateak”. #GoraBorrokaFeminista #GrebaFeminista pic.twitter.com/9mCSnhBYPG
— Hordago | El Salto (@HORDAGO_ElSalto) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Bizitza erdian jartzeko greba zen ostiralekoa eta ikusezinak diren zaintza egitekoak erdigunean jartzeko baliatu zuten eguna.
Zaintza erdigunera!! #M8GrebaFeminista #GrebaFeminista pic.twitter.com/6L4TBwNGH9
— iratisienra (@iratisienra) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Egunean zehar Euskal Herrian zenbait emakume identifikatuak izan zirela salatu eta eragile politikoei eta erakundeei grebarekin bat egiteaz harago, «benetako politika feministak« martxan jartzea galdegin zuten Donostiako mobilizazioan.
Mila esker, @DFeministak eta grebari forma eman diozuen guztiei! Lan izugarria! Hau ez dago gelditzerik; iraultza feminista izango da ezinbestean! #GrebaFeminista @M8EuskalHerria pic.twitter.com/jQuWLMh6Hn
— Irati Salsamendi (@IratiSalsamendi) 2019(e)ko martxoaren 9(a)
Malerrekan emakume joaldunek ireki zuten martxa. Joareen hotsarekin jendartea esnatu eta emakumeen eskubideen alde egin zuten.
#M8grebafeminista #8M #grebafeminista #malerreka #nafarroa
— IxarIrigoien (@ixaririgoien) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Gora emakume joaldunakk!!!! Aupa emakume guztiak!!!! Gora borroka feminista! pic.twitter.com/fD6XPdqMYW
Bidasoa eskualdean oso presente izan zuten alardearen gatazka. «Alarderik ez emakumerik gabe» zioen pankarta zabaldu zuten arratsaldeko manifestazioan eta asko ziren alardeko zapia soinean zeramaten emakumeak.
— pili olariaga larrañ (@piliolariagalar) 2019(e)ko martxoaren 9(a)
Arraunlariek ere bat egin zuten ostiralean greba feministarekin.
#martxoak8grebafeminista pic.twitter.com/ZpxkVnpWOw
— OihuK Bilbo (@OihuKbilbo) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Donostian, Ane Labaka bertsolariak hartu zuen mikrofonoa, bertsoz iraultza feminista aldarrikatzeko.
Ane Labaka @anepirata: "Honek iraultza usaina dauka, ospa dezagun dantzan" #Donostia #M8GrebaFeminista #FeministokPlanto #M8 #8M pic.twitter.com/QuRQEA6gUe
— Euskal Herriko Greba Feminista (@M8EuskalHerria) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Arrasaten, ostera, kantuz salatu zuten sistema patriarkala.
Hau da greba feminista, etorri gurekin ahizpa, elkarrekin suntsitzera sistema kapitalista! ✊ #m8arrasate #goraborrokafeminista pic.twitter.com/eip0iyCNLI
— Arrasateko M8 (@M8Arrasate) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Eta Errenterian, Ereintza dantza taldearen eskutik dantzak hartu zuen plaza.
— Ereintza Dantza Taldea (@ereintzadantza) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Konplize ditugu eta maite ditugu denak!#M8 #grebafeminista pic.twitter.com/23bezVNNIQ
Euskal Herriko mugimendu feminista pozarren da grebaren balantzearekin eta Euskal Herria zoriondu du emaitzarengatik. «Berriro egin dugu, lortu dugu! Milaka emakumek* kaleak hartu ditugu, sistema heteropatriarkatu kapitalistari planto eginez! Egun garrantzitsua Euskal Herria feministan urratsak ematen jarraitzeko! Ez dago gu gelditzerik!» dio greba feministaren ostean idatzitako txio honetan.
ZORIONAK EUSKAL HERRIA!✊
— Euskal Herriko Greba Feminista (@M8EuskalHerria) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Berriro egin dugu, lortu dugu!
Milaka emakumek* kaleak hartu ditugu, sistema heteropatriarkatu kapitalistari planto eginez!
Egun garrantzitsua Euskal Herria feministan urratsak ematen jarraitzeko! Ez dago gu gelditzerik!
GORA BORROKA FEMINISTA! pic.twitter.com/b4e5NELQmf