NAIZ+

Andaluziako eskuin muturraren oldarraldiari kantuz

Cadizeko inauterietako chirigota honek abenduan Andaluzian izandako hauteskundeen ostean eskuin muturraren oldarraldiari egiten dio kritika.

El Marqués de Cádiz konpartsa
El Marqués de Cádiz konpartsa

Ezagunak dira Cadizeko inauterietako pasodoble eta chirigotak. Hilabete luzea ematen dute cadiztarrek mozorroak jantzi eta oholtza gainean inauteriak ospatzen. Aurtengoak martxoaren lehen asteburuan amaitu baziren ere, haien oihartzuna sare sozialetan presente dago oraindik ere eta horren lekuko da El Marqués de Cádiz konpartsaren ‘Votamos’ pasodoblea.

Inauterietan algara nagusi bada ere, kopletan bada salaketa sozialerako eta agintea kritikatzeko lekua eta horixe da kopla hauetan entzun daitekeena. Gaurkotasunari erreparatzen dion pasodoblea da ‘Votamos’, abenduan Andaluzian izandako hauteskundeen ostean eskuin muturraren oldarraldiari kritika egiten dio.

Pasodobleak txaloaldi beroa eragin zuen Manuel de Falla antzokian.

Ez da lehen aldia Cadizeko inauteriei erreparatzen diegula, orain aste batzuk Franco diktadorea arekara bidali zuen oholtza gainean zen ‘A base de palos’ konpartsak. 1936ko gerraren drama jaso zuten, tiroz hildako aitonaren historia azalduz. Orduan ere txalo zaparrada entzun zen Manuel de Falla antzokian.

Aurreko edizioetan, emakumeen parte hartzeari gorazarre egiten zion edo sanferminetako bortxaketaren salaketa ziren pasodobleak jaso genituen.