
Iker Irribarria eta Jose Javier Zabaleta dira Binakako Txapelketako lehen finalistak Bilbon Elezkano-Rezustari uste baino errazago (12-22) irabazi ostean. Emaitza honekin, ez dago kalkulu handiegirik egin behar eta apirilaren 7ko partidarako beste txartela Donostian Altuna-Martija eta gaurko galtzaileen artean banatuko da.
Lehia orekatua espero zen Bizkaia pilotalekuan eta partidak hasiera parekatua izan du. Danel Elezkanok oso gogotsu eta bizi ekin dio partidari eta gorriek euren lehen helburua bete dute, hau da, urdinek ohikoa duten hasiera esplosiboari eustea. Irribarriak ez du gehiegi asmatu errematean eta Zabaleta ere deseroso aritu da kantxan, lentillarekin ere arazo bat izan du eta.
Rezustak ere txispaz ekin dio eta, gauzak horrela, markagailua nahikoa orekatua joan da zazpinako berdinketara arte. Hortik aurrera, ordea, Iker Irribarriak asko asmatu du ezker gantxoarekin, ederki sartu da izan dituen aukeretara eta jotzaile huts bat baino askoz gehiago ere badela erakutsi du Aramakoak. Zabalean botatako dejada bikain batez harago, 10 tanto lortu ditu ezker airez eta berak hautsi du ordura arte berdindua joan den partida.
Danel Elezkano, aldiz, erabat irten da partidatik eta gorriei nahi baino errazago alde egin die partidak, baina igandean Anoetan beste aukera bat izango dute finalean egon ahal izateko.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
