Auzitegi Nazional espainolak orain bi aste Altsasuko gazteen aurka 13 urte arteko espetxe zigorrak berretsi ostean, mobilizazio izugarri batek hartu zuen atzo Altsasu. Manifestazioaren ibilbidean zehar Altsasuko auzian esanguratsuak izan diren gertakarien berri ematen zuten pankartak eskegi zituzten, bertaratutakoek gertatutako une garrantzitsuenak ezagutu zitzaten. Jende uholdeak gainezka egin zuen Sakanako herrian eta hortaz, askok eta askok ezin izan zuten manifestazioa burutu.
Altsasuko auzian izandako une nagusiak laburtzen dituen ekimenak sarean ere izan du oihartzuna @EntzunAltsasu Twitter kontuak Twitterreko hari gisa zabaldu ostean. Hementxe atzo Altsasun aurki zitekeen errelatoa:
1. 2016ko urriak 15. Gau hartan hasi zen dena. pic.twitter.com/QkAhnuSfJz
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
2. Urriak 22. #UtziAltsasuBakean lemapean lehen manifestazioa Altsasun. Consuelo Ordoñez agertu zen bere gorrotoa okatzera. pic.twitter.com/o6xLKjlGjM
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
3. Lehen egun, aste eta hilabete hauetan, estatu espainiarreko komunikabideek intoxikazio kanpaina larria jarri zuten abian, gure gazteak eta herria osoa zikinduz. pic.twitter.com/ZFZDZIvmv9
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
4. Coviteren salaketa aintzat hartuz, Carmen Lamelak auzia bere gain hartzen du eta Audientzia Nazionalera bidaltzen gaitu, TOParen oinordekora. pic.twitter.com/y0QntinllB
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
5. Azaroak 14. Atxiloketak eta kartzelaratzeak. Egun beltza Altsasun #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/AMJq09Ez2j
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
6. Azaroak 21. Nafarroako Parlamentuak atxiloketak salatu eta azaroaren 26ean Altsasun egin zen manifestazio erraldoiera deitu zuen. pic.twitter.com/LEVRsUY7vY
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
7. Abenduak 20. Altsasun giza sarea egiten zen bitartean, Iñaki, Julen, Aratz eta Jonan kartzelatik atera ziren. Oihan, Jokin eta Adurrek Madrilen jarraitu zuten preso. pic.twitter.com/OcMLxPnV9D
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
8. 2017ko martxoak 22. Kasuaren salaketa Euskal Herritik atera eta estatu espainiarreko hainbat parlamentari eta senatarien babesa jaso zuen. pic.twitter.com/OyEXat98Hm
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
9. Ekainak 1. Auzitegi Gorenak, justiziarenean beharrean, mendekuaren bidean jartzen gaitu. 229 egun geroago, Altsasu berriz ere kalera ateratzen da enegarren aldiz. #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/NclBCMK20g
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
10. Uztailak 5. Babesak ez du etenik, kasu honetan Europatik iritsia. pic.twitter.com/pzDGExxEPT
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
11. 2018ko Apirilak 14. Epaiketaren atarian, Iruñea duintasunaren hiriburu bilakatu zen. Aldarria, garbia eta ozena: #AltsasukoakASKE eta #Justizia pic.twitter.com/TR3LgurK2K
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
12. Apirilak 16. Altsasu osoa eseri ginen Auzitegi Nazionalean gure 8 lagunekin batera. Epaia irabazi arren, sententzia idatziko zutenek Guardia Zibilarekin duten erlazioak ez zuen esperantzarako toki gehiegirik uzten. pic.twitter.com/ewsxCzkTY6
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
13. Ekainak 1. Aurreikuspen okerrenak bete egin ziren. Terrorismoa baztertu arren, izugarrizko kondenekin kolpatu gintuzten #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/abRQHwiau1
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
14. Ekainak 5. Sententziaren kolpearen mina baretu gabe, berriro ere Guardia Zibilak gure herria okupatu eta 4 gazte berriro ere kartzelaratu zuen. Duintasuna ordea, ez. #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/5t5wdChKlG
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
15. Ekainak 16. Ezinezkoa zirudien arren, Iruñeko aurreko manifestazioko jendetza gainditu eta berriz ere #AltsasukoakASKE aldarriak hartu zuen hiriburua. pic.twitter.com/5KiGUezk4H
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
16. 2019ko martxoak 7. Audientzia Nazionalak, berriro ere, aurreko sententzia ia hitzez hitz babestu zuen eta #Justizia|rik ez dagoela argi eta garbi utzi zuen. pic.twitter.com/ZxTcCkf7kM
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Eta 17. Martxoak 24. Zuei esker, gure lagunak aske izan arte etsiko ez dugula ozen aldarrikatu dugu berriz, #Altsasu herri duin eta eredugarri bat dela argi utziz. MILA ESKER! #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/It1yDWCoif
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 24(a)