Korrikak Paris zeharkatu du dagoeneko. Sustraiak Erroak Elkarteak zabaldu duenez, Korrikaren 21. edizioa arineketan ibili da dagoeneko Estatu frantsesaren bihotzean. Peto moreak soinean eta ikurrinak eskutan hamarnaka lagun aritu ziren euren erritmora euskararen alde.
Furgoneta batek irekitzen zuen Pariseko Korrikaren bidea eta euskararen eta korrikaren aldeko mezuak entzun zitezkeen; «Nola esaten dugu frantsesez? Ale, ale, ale korrikaren alde!», zioten jarraitzaileek.
Ostegunean Garesetik abiatuko da euskararen aldeko lasterketa. Hamaika egunez Euskal Herria alderik alde eta arineketan igaro ostean, Gasteizen aurkituko du amaiera apirilaren 14an.
Euskal Herria
«No se hunde la oferta, cada vez se firman más alquileres temporales fraudulentos»
Euskal Herria
«Tenemos 58 personas saliendo de prisión cada día, hay que fortalecer Harrera»
Donostiarra
Afari solidarioen aurka egin zutenen aurrean, «faxistak kanpora» oihuak Donostian
Euskal Herria
El caso Cabacas, «insuficientemente clarificado» según el memorial inaugurado en Bilbo
Musika