
2016ko ekainean egin ziren hauteskundeetan galdu zuen nagusitasuna aise berreskuratu du EAJk Bizkaian, alderdiaren gotorlekuan.
Botoen %100 zenbatuta, EAJ argi gailendu da Bizkaian eta hiru diputatu eskuratu ditu, 2016an baino bat gehiago, bozen %34,37 bilduta.
PSE da bigarren indarra, botoen %19,87 eta bi diputatu lortuta, 2016an baino bat gehiago. Haien atzetik gelditu da Ahal Dugu, bozen %17,71 eta bi ordezkarirekin, azken hauteskundeetan baino bat gutxiago.
EH Bildu egungo diputatuari eutsi dio, botoen %13,38 lortuta. PP, botoen %7,24 lortuta, ordezkaririk gabe gelditu dira.
Ciudadanos alderdiak botoen %3,10 lortu du eta Voxek, aldiz, %2,31.
Bilbon, EAJ nagusitu da botoen %33,42 lortuta. PSE (%20,60), Ahal Dugu (%17,61), PP (%9,80) eta EH Bildu (%9,46) geratu dira atzetik.
Getxon ere jeltzaleak izan dira bozka gehien bildu dituztenak eta Barakaldo, Portugalete, Ermua eta Sestaon, aldiz, PSOE izan da alderdi bozkatuena.
Senatuari dagokionean, EAJk hiru eskuratu ditu eta laugarrena PSOEkoa da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»



