Estatu mailan lortutako emaitzen olatura igo da Errenteriako PSE. Izan ere, lehen indarra izan da botoen %26,85arekin. Horrela, duela hiru urte baino hamar puntu gehiago atera ditu, %16,93a lortu zuenean.
Badirudi Ahal Duguren porrotaren kontura irabazi duela PSEk Errenterian. Koalizio moreak lehenengo indarra izan zen 2016an, botoen %37,25a lortuz. Aurten, ordea, %23,61a lortu du, hamalau puntu jaitsiz.
Duela hiru urte, hirugarren postua lortu zuen EH Bilduk; baina Euskal Herrian lortutako emaitza onak Errenteriara estrapolatu dira. Koalizio soberanistak botoen %21,26a lortu du, 2016an 16,33%a lortu zuelarik.
EAJk ere emaitzak hobetu ditu Errenterian. 2016an %12,09a atera zuen eta aurten, berriz, %17,55a, lau puntu igoz. EAEko herrialde guztietan bezala, PPk eta Ciudadanosek boto kopuru nabarmena galdu dute.
PPk botoen erdia galdu du, %8,51etik %4,59ra. Bestalde, Ciudadanosek 2016an %3,43 ateratzetik aurten %2,88a lortzera pasa da.
Parte-hartzearen inguruan, nabarmendu beharra dago erroldaren %71,76ak botoa eman duela. Duela hiru urte, ordea, %64,82ak eman zuen botoa.